#274 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 15. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Etapa honetan ere ihesaldi handi osatu da, 29 txirrindularitakoa hain zuzen ere. Tartean hiru euskaldun, Romain Sicard (TDE), Imanol Erviti (MOV) eta Ion Izagirre (TBM). Azken hau etapa garailearen hiruko tropeltxoan zen baina azkenean Cortek (AST) lortu du garaipena. Lidergoan Thomasek (SKY) jarraitzen du.

#155 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

2016ko Vueltaren 21. etapa, azken etapa aztertzen du Ibanek (@piban) podcast honetan. Gaurkoan esprintetan erabaki da ohi bezala etapa garaipena Madrilgo kaleetan. Azkarrena Cort (OBE) izan da eta, bere bigarren etapa garaipena amaitu berri den Vuelta honetan.

#152 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 16 eta 18. etapak

2016ko Vueltako 16 eta 18. etapen kronikaz Egoitz (@elizaso) arduratu da. 16. etaparen kronika egiteko aukerarik ez genuenez izan eta ikusita 18.ak ere antzekotasuna izan duela, biak batean bildu dira.

Drucker (BMC) eta Magnus Cort (OBE) txirrindulariak izan dira bi etapa hauen garaileak, Formigaleko etapan kontrolez kanpo iritsi eta berreskuratuak izan ziren bi txirrindulari hain zuzen ere.

#137 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 2. etapa

Vueltako 2. etapari errepasoa egiten dio. Meersman (EQS) izan da garaile baina ezhoiko izenak izan dira edizio honetako lehen esprintean. Erorketek ere protagonismoa izan dute baina ez da ezer larririk izan zorionez. Lider aldaketa ere izan da sailkapeneko postuen ondorioz eta orain gorriz Kwiatkowski (SKY) aurkitzen da.