#328 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa

Bigarren etapa menditsua gaurkoa eta ikuskizuna izan da. Ihesaldi jendetsuan Cicconek (TFS) mendiko sailkapeneko lidergora berreskuratu du eta bertan zen Zakarinek (TKA) etapa garaipena lortu du sailkapen nagusian podium postuetan jartzearekin batera. Pena, baina Mikel Nieve (MTS) ez da gauza izan errusiarraren erritmoari eusteko eta bigarren sailkatu da. Aldiz, hirugarren Mikel Landa (MOV) urrutitik erasoa jo ondoren. Dagoeneko lehen 10 postuetan sartu da Murgiako txirrindularia. Galtzaileen artean Simon Yates (MTS) eta Miguel Angel Lopez (AST) izan dira, azken honek matxura baten erruz. Hau guztia eta gehiago mini podcast honetan duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik.

#318 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 3. etapa

Lehen etapa garaipena Gaviriak (UAD) eraman du esprintean Vivianiren (DQT) esprinta epaileek arauz kanpokoa jo baitute eta Italiako txapelduna zigortua izan baita. Hatsuyama (NIP) japoniarra izan da ihesaldian bakarrik izan dena protagonista eta mendiko puntuak biltzen, aldiz, Ciccone (TFS). Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) mini podcast honetan.

#316 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

205 kmtako etapa izan da Giro honetako bigarrena eta esprintean amaitu da. Bertan garaile Ackermann (BOH) alemaniarra izan da Viviani (DQT) eta Ewanen (LTS) aurretik. Eguneko ihesaldian Ciccone (TFS) sartu eta eta mendiko sailkapenean lidergoa sendotzea lortu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.