Multzoen azterketa (III). Besteak

Denetarik dago azken multzo honetan: igotzaileak, gizon azkarrak, erlojupekoan ondo moldatzen direnak, ihesaldietan sartuzaleak… Sailkapen nagusiari begira ere izen batzuk aipatuko ditut, jakinda azken eguneko erlojupekoak erabakiko duela, seguruenik, itzuliaren irabazlea.

SAILKAPEN NAGUSIARI BEGIRA

1579-default-portraitLehenengo atalean agertzen dira itzulia irabazteko hautagai nagusiak. Hortaz, hasiera baten, behintzat, ondoren aipatuko ditudan izenak bigarren mailan leudeke. Baina nork daki…

Monfort (COLUMBIA): Paris-Nizan 12.a izan zen eta Nazioarteko Kriteriumean 4. egin zuen. Hura ere sasoiko dago. Gainera, iazko Euskal Herriko Itzulian 5. sailkatu zen belgikarra.

Zabriskie (GARMIN): sasoian dago. Kaliforniako itzulian 2.a izan zen eta Gaztela eta Leongoan 3. sailkatu zen. Kontuan hartuta azken egunean erlojupekoa dagoela –espezialista da–, oso lan egin dezake estatubatuarrak.

Arroyo (CAISSE): taldeko buru izango da Giroan. Iaz Urkiolan irabazi zuen, baita Espainiako Itzuliko 19. etapa ere. Oso ziklista erregularra da toledoarra. Continue reading “Multzoen azterketa (III). Besteak”

Sella Dolomitetako errege

Emanuele SellaTropelean %4,6ak egin du italiar honen alde, beraz, inor gutxik espero zuen asteburu honetan egin dituenak egiteko gai izango zenik. Ikaragarrai Alpe Di Pampeagon amaitzen zen etapan emandako erakustaldia: Passo mendiaren gora erasoa jo eta Alpe Di Pampeagon gora atzetik zituenei denbora atereaz. Egia da azken bi kilometroetan asko sufritu zuela, baina garaipen itzela lortu zuen bere herkide zen Pantaniren antzera.

Lortu zuen hainbeste desira zuen garaipena, bere emaztegairi eskaini nahi zion garaipena, eta nola gainera? Baina ez ziren hor geratu Emanuelen erakustaldiak. Larunbatekoarekin nahikoa ez eta atzokoan ere beste ihesaldi batean sartu eta beste garaipen epiko bat lortu zuen, Dolomitetako jaun eta jabe eginez. Ikaragarria!

Navigare taldeak oroar onenen pare ibili ziren. Atzokoan bigarren sailkatu zen Pozzovivo, taldekidea, eta etapa guztian zehar aurrean ibili ziren. Gaizki pentsatzen hasi behar la dugu? Larunbateakoaren ostean ez nuen usteko hain azkar errekuperatu eta bigarren egunean horrelako garaipenik lortzerik posible izango zuenik 27 urteko txirrindulariak. Dakizuen bezala Navigare ez da ProTourreko taldea, eta dirudienez dopingaren aurkako kontrol xamurragoak dituzte ProTourretik kanpo dauden taldeek. Bai, eztabaita sortu nahi dut, ez dut ezer baieztatzen, baina zer pentsatua ez al dizuete ematen?

Faboritoen artean alde txikiak izan ziren Kloden alemaniarraz gain, honek faboritoengandik ia 6 minutura helmugaratu baitzen. Espero bezela lider aldaketa izan zen atzokoan eta faboritoetako batek jantzi zuen, Contadorrek hain juxtu. Gaurko erlojuperako faborito da, eta beraz, badirudi aldeak handi ditzazkeela bere aurkariekin. Oraingoz, astebete falta denena 2008ko Giroa amaitzeko, 1:26 segundutan daude gainontzeko faboritoak: Riccò, Di Luca, Bruseghin, Menchov eta Simoni.

Tropeleko lehiaketari dagokionez, bulder azkoitiarra da nagusi ia lehen egunetik. Azken bost etapata bera da liderra eta momentuz Kanariar edo Balear irletarako bidaia irabazteko hautagai nagusia. 3364 puntu ditu, bigarrengoari ia 80 puntuko aldea ateratzen dio, baina sailkapen idealaz urruti da txirrindulariei dagokion atalean ikusi dezakezuen bezala. Kiniela idealaren jabeak 4261 puntu izango lituzke.

Oraindik astebete falta da aurtengo Giroa bukatzeko eta denetik gerta daiteke.

Argazkia: csfgroupnavigare.com