#482 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 14. etapa

Fortunatok (EOK) irabazi du Zoncolanen amaitutako etapa

Zain ginen Zoncolaneko etapa iristeko eta iritsi da eguna. Akaso gehiago espero genuen, baina gauza batzuk argitzeko balio izan du. Alde batetik ihesaldikoen lehian nola Fortunatok (EOK), Contadorren talde gonbidatuko txirrindulariak, garaipen handia lortu duen Zoncolanen. Bestetik, hautagai nagusienei dagokionez, Bernal (IGD) indartsuena dela eta koxka bat beherago Simon Yates (BEX) dagoela ikusi da.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#479 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 11. etapa

Schmid (TQA) gazteak lortu du Giroko 11. etapan garaipena

Sterratoko etapa izan da hamaikagarren hau. Bertan ihesaldiak behar besteko abantaila izan du etaparen lehian izateko. Bi gazte izan dira protagonista bertan, Covi (UAD) eta Schmid (TQA), non azken honek garaipena lortu duen. Sailkapen nagusian ere lehia izan da eta Bernal (IGD), liderra, guztien gainetik gailendu da.

Honen eta biharko 12. etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#477 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 9. etapa

Bernalek (IGD) etapa garaipena eta maillota lortu ditu

Atzoko etapa, esterratan amaiera zuena, faboritoen probetsi zuten sailkapen nagusian denbora tarteak ateratzeko. 9. etapa honetan, Bernalek eman zuen erakustaldian azken kilometroetan inork ez jarraitzeko moduko erasoaldia emanda. Etapa garaipena eta maillot arrosa eskuratu zituen kolonbiar gazteak.

Honen eta gaurko 10. etapan eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Perez (@piban) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#474 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

Mäderrek (TBV) lortu du Giroko 6. etapan garaipena

Beste etapa menditsu bat izan da aurtengo Italiako Giroko 6. etapa. Ihesaldiak bidea egitea lortu eta Mäderrek (TBV), Mikel Landaren taldekideak, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean Bernal (IGD), Dan Martin (ISN) eta Evenepoel (DQT) azaldu dira indartsuen.

Lider aldaketa izan da izan ere De Marchik (ISN) tropel nagusiarekiko atzeratuta zen jada kilometro askoren faltan eta orain maillot arrosa Valter (GFC) gazteari egokitu zaio 4. etapako ihesaldian lortutako errentari esker.

Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruan, Iban Perezek (@piban) podcast berri hau prestatu digu.

Podcastera harpidetu

#412 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 15. etapa

Pogacar (UAD) izan da Roglici (TJV) aurre hartu eta etapa irabazteko gai izan den bakarra

Gaurko ezustekorik handiena Bernal (INS) 12km-ren faltan geratu dela izan da. 2020ko Frantziako Tourra irabazteko hautagai nagusienen artean genuen kolonbiar gaztea eta gaurko denbora galerarekin sailkapen nagusiari agur esan dio. Jumbo Visma taldeak jarritako erritmoa oso gogorra izan da eta erasotzera ausartu den bakarra Adam Yates (MTS) izan da, baina alferrik. Azken metroetan, ordea, Pogacar (UAD) Roglic (TJV) baina azkarragoa izan da eta bere bigarren etapa garaipena lortu du.

Bihar atseden eguna eta etzi 16. etapa, berriro ere mendia. Hau guztia entzungai duzue podcast berri honetan Iban Hernandezen (@piban) eskutik.