#432 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 13. etapa

Ulissik (UAD) bere bigarren etapa garaipena lortu du Giro honetan

2020ko Italiako Giroko 13. etapan garaipena Ulissik (UAD) lortu du faborito nagusienekin helmugara iritsita. Honekin 2 garaipen lortu ditu italiarrak. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#431 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 12. etapa

Narvaezek (IGD) 3. etapa garaipena eman dio taldeari

2020ko Italiako Giroko 12. etapan garaipena Narvaezek (IGD) lortu du ihesaldi batean sartu eta bidea egitea lortuta. Honekin 3 garaipen lortu ditu Ineos Grenadiers taldeak bere taldeburu zen Thomasek (IGD) erorikoak izan eta etxerako bidea hartu ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari. Noiz hasiko dira gainontzeko hautagai nagusiak egoeraz kezkatzen?

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#427 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 7. etapa

Demarek (GFD) Giro honetak 3. etapa garaipena lortu du

2020ko Italiako Giroko 7. etapa Demarek (GFC) irabazi du Sagan (BOH) eta Matthewsen (SUN) aurretik. Hirugarren garaipena, horrenbestez, frantziarrarentzat eta cliclaminoa indartu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) jarraitzen du arrosaz; Pello Bilbao (TBM) bigarren oraingoz.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#425 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 5. etapa

Gannak (IGD) Giro honetako bigarren etapa garaipena lortu du

2020ko Italiako Giroko 5. etapa honetan ihesaldian izan den Gannak (IGD) lortu du garaipena ezustean. Iheskide indartsuagoak ere bazituelakoan ginen, baita De Gendt (LTS) bera ere hurbildu delako tropel nagusitik aurrera eginda indartsu, etaparen lehian sartzeko, baina italiarrak mendian gora egiteko gaitasuna duela erakutsi du. Hori bakarrik ez, Caicedo (EF1) atzeratuta geratu denez, Ganna bera da orain mendiko lider berria ere. Arrosaz, aldiz, hirugarren sailkatuta, Almeida (DQT) gazteak jarraitzen du.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#424 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 4. etapa

Photofinishak erabaki du gaurko etapa garailea

2020ko Italiako Giroko 4. etapa honetan lehen “volata” ikusteko aukera izan dugu. Aspaldian ikusi ez bezala, hiru gizon azkar izan dira helmuga marraren gainean, non photofinishak Demare (GFC) izan dela lehena ebatzi duen Sagan (BOH) eta Baleriniren (DQT) aurretik. Esprintean sartu ez direna Gaviria (UAD) eta Hodeg (DQT) izan dira igoeran atzeratuta geratu ondoren tropel nagusiarekin bat egiteko gai ez baitira izan. Sailkapen nagusian Almeidak (DQT) jarraitzen du arrosaz.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Herandezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu