Errioxako Itzulian Kaiku nagusi

Ostiralean hasi eta gaur bitartean jokatu den Errioxako Itzulian Ricardo Serrano Valladolideko txirrindularia izan da garaile eta Kaiku taldekako sailkapenean.Ricardo Serrano

Atzoko etapa garaipena lortu ostean, Serrano sailkapen nagusiko lidergoarekin abiatu da Logroñoruntz eta Kaiku taldearen lan handiari esker, itzulia bereganatzea lortu du. Kaikuren talde lana aipatu beharrekoa da, izan ere lasterketaren kontrola eramateaz gain, Karpets errusiarrak helmugarako 40km falta zirela ihesaldia jo baitu Bernedoko gainerako maldatan. 18 segundoko abantaila behar zuen Karpetsek Serranorekiko itzulia bereganatu nahi bazuen. Etapa hasieratik ihes egindako taldetxora heltzea lortu badu ere, Kaiku maldan behera erritmo bizia ezarri du eta Karpetsek irabazitako 20 segundoak 10 izatera pasa dira helmugarako 15kmren falta. Karpets amore eman beharrean aurkitu da eta 10kmren faltan iheslariak harrapatuak izan dira.

Jada Kaikuk garaipena ziurtatuta zuela, taldetxo bat etaparen garaipenaren bila abiatu da eta bertan garaile Manuel Velázquez izan da.

Honenbestez, Kaikuk denboraldi honetako hirugarren etapa garaipena lortu zuen atzo eta denboraldiko lehen itzulia gaurko garaipenarekin.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.