Frantziako Tourrean euskararik entzungo ote da?

Aurten Frantziako Tourrak Euskal Herria bisitatuko du. Tourreko etapa bat Kanbotik abiatuko da eta euskal errepideak zeharkatu ondoren Pauen, Frantzian amaituko da. Hori dela, Euskal Herrian Euskaraz-ek lasterketako zuzendariari, aipatutako etapan euskarari merezi duen tratamendua emateko “eskatu eta exijitu” dio gutun baten bitartez.

Azken urteetan, Tourra Euskal Herritik igaro denetan euskarak ez du batere tokirik izan eta hemendik hainbat elkartek eskaerak egin arren antolatzaileek ziria sartu digute euskaldunoi. Bai, ziria sartu diot. Antolatzaileek euskarak leku bat izango duela hitz eman ondoren, azkenean esandakoa bete ez zutelako.

Tropela Elkartetik espero dugu aurten euskarak merezi duen tratamendua izango duela eta etapetako irteeretan antolatzaileek jartzen duten esatariak euskaraz ere hitz egingo duela. Ala izango ote da?

Lehena Astarloak!

Astarloa garaileIritsi da euskaldunon lehen garaipena! Igor Astarloak (Barloworld) Milano-Torino proba irabazi du, italiako probarik zaharrena. ProTourreko proba bat izan ez arren maila handiko taldeak elkartu ziren bertan. Horren froga gisa, bere atzetik sartu ziren iheskideen izenak (Pellizzotti, Celestino, Balan) eta ondorengo tropeltxoko lehenak (Zabel eta konpainia) begiratu besterik ez dago. Ondo hasi du urtea Igorrek. Aurtengo lehen proba zuen, eta irabazi!

Esnea belztu da!

Gaur egun handia izan behar zuen Kaiku taldearentzat. Txirrindularitzako 3 itzuli handietako batean parte hartzeko gonbidapena jaso behar zuten. Gaur, Espainiako Vueltak 2 gonbidapen banatu behar zituen. Esnekien taldeko pertsonek Vueltaren antolatzailea den Unipublic-ekin izandako harremanek baikor izatera derrigortzen zituzten. Iaz ez bezala, aurten kirol arloari garrantzi gehiago emango ziotela zioten antolatzaileek. Gonbidapen bat Comunitat Valenciana taldearentzat izango zela jakina zen. Hor ez dago ezer esaterik, merezita. Eta bigarrena, berriz, Kaiku eta Relax taldeen artean borrokatu behar zutela zioten aditu guztiek. Horrela izanik, Kaikukoek iaz lortutako garaipenekin eta postu on guzti horiekin gonbidapena beraiena izango zela uste zuten. Baina usteak erdia ustel. Azkenean, kaka zaharra! Beti bezala, antolatzaileek nahi dutena egiteko eskubidea dutenez, sudur puntan jarri zaiena gonbidatu dute, Relax. Iaz, garaipen bakar bat ere lortu ez zuen taldea eta ezer erakutsi ez zuena. Eta Kaikuren geroa beltz, oso beltz.
Eta hori gutxi balitz, gaur goizean, Murtziako Itzulia hasi aurretik UCI-k egindako odol analisien ondorioz, Ricardo Serrano Kaikuko txirrindulari espainiarra, “ez gai” kontsideratu dute. 15 egunez ezingo du lehiatu eta ondoren berriz egin beharko ditu odoleko analisiak.
A ze eguna Kaiku taldearentzat! Hobe argitu izan ez balu!

Euskal Herriko Itzulia 2006

Apirilaren 3an Irunen hasi eta 8an Zallan amaituko den aurtengo edizioa aurkeztu berri dute. Euskal Herrian, Donostiako Klasikoarekin batera antolatzen den UCI Pro Tourreko lasterketa bakarra.

Euskal Herriko Itzulia

Bereziki bi aldaketa nabarmendu daitezke ibilbidean. Batetik aurten 6 eguneko lasterketa izango dugula, eta nolabait horrekin lotuta, azkenengo egunean aspaldiko erlojupekorik luzeena ikusiko dugula. Egia da Euskal Herrian zerbait baldin bada mendate motz eta ugarien kopurua dela, eta aurten ere makina bat ikusteko moduan izango gara, hala eta guztiz ere, batez ere erlojupekoan nabarmentzen den norbaitek irabaziko duenaren susmoa dut. Ez zait iruditzen batez ere goraka nabarmentzen diren txirrindulariek sailkapen orokorrean nagusitzeko adinako ibilbiderik dutenik, ez behintzat azkenengo eguneko erlojupeko kilometro kopuruarekin parekatzeko adinakoa.

Eta hori aurreneko bi etapa oso gogorrak izango direla kontutan hartuta. Ez baita txantxetakoa aurrenekoan Erlaitz (tropela apurtu behar luke) eta Jaizkibel helmugatik hain gertu izatea eta asteartean 11 mendaterekin osatutako etapa bat burutu beharra izatea. Ziur egon bi etapa hauetan tropeleko hainbat eta hainbat txirrindularik sailkapen orokorreko aukera guztiak galduko dituztela. Hala ere, oso zaila iruditzen zait lasterketa azken erlojupekoa baino lehen erabakita egotea. Oso gutxiren artean egongo dela garaipena azkenengo egunean? Litekeena da, baina txirrindulari bakar bat alde nabarmenarekin iristea zaila deritzot.

Oraindik goiz da hautagaien izenak emateko, baina argi samar dut zein motatako txirrindulariez apustu egingo nukeen.

ProTourraren ondorioak

Uci ProTourPentsatzen dut ProTourrak onurak ere izango zituela, auskalo, baina garbi ikusten dena da ondorio kaltegarriak asko eta larriak izaten ari direla. Lasterketei dagokienez, esan, azken urtean lasterketak desagertuz joan direla. Lasterketa txikiak izatean eta txirrindulari taldeek egutegia nahiko betea izatean, beteegia ez esatearren, lasterketa txiki hauek zailtasun handiak dituzte talde onenak ekartzeko eta jakina den bezala, talde hauek gabe ez dago etorkizunik. Azken kasua, aste honetan bertan jakin dugu. Laudioko Sari Nagusia, Araban antolatzen den proba profesional bakarra, desagertzeko zorian da. Aurten ez antolatzeko erabakia zabaldu bezain laster, bazkide batzuk azken saiakera bat egitea erabaki dute eta orain ikusi egin beharko da ea proba antolatzea lortzen duten eta zein mailarekin. “ProTourraren ondorioak” irakurtzen jarraitu