Espainiako Itzulia Euskal Herrietako errepideetan?

Aste honetan jakingo zenuten bezala, Espainiako Itzuliko etapak egituratzerakoan Euskal Autonomi Erkidegoa kontutan hartzea eskatzeko iniziatiba plazaratu da. 1978iaz geroztik ez dira Espainiako Itzuliko etapetan Euskal Autonomi Erkidegoko errepideak gehituak izan, beraz, jada 28 urte izango lirateke. Nafarroakoak, aldiz, gehituak izan dira.vuelta'06

Frantziako Tourrari dagokionez, ordea, orain hiru urte Baionan amaitu zen etapa izan da azkena eta aurretik beste zenbait izan dira. Aurten ere Euskal Herria kontutan izan da eta 10.etapa Kanbotik abiatuko da. Datu hauek kontutan izanda esan liteke Tourreko antolakuntzak garrantzi gehiago ematen diola euskal errepideei Vueltakoak baino.

Vueltako etapak Euskal Herrian zehar korritzeari ongi irizten diot, Tourrekoak korritzeari ongi irizten dioten bezala. Kezka iniziatibaren sorburuak eta izan dezakeen intentzionalitateak sortzen dit.

Carmelo Barriok, EAEko idazkari nagusiak egin ditu adierazpen hauek. Bere hitzetan denbora da Vuelta ez dela EAEtik igarotzen eta hurrengo urteko itzulian kontutan hartzeko eskaria egin du. Garbi dago Carmelo txirrinduritzaz baino beste zerbaitetaz ari dela hitz egiten.

Bakoitzak aterako ditu bere ondorioak, baina niri dagokidanez, Euskal Herrian zehar bai Tourra bai Vuelta igarotzeak ez dit tripako minik ematen gogoan izanda beti ere Euskal Herrian dabiltzala.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.