UCIren buruhausteak

Azken urteetan Tom Boonen belgikarra marka guztiak hausten ari dela gauza jakina da, baina ba al zenekiten UCIren buruhauste Boonenhandienetakoa ere bera dela? Une hauetan bertan, Quick Step, bere taldeko maillotaz gain, ortzadar maillota (iaz munduko txapelketa irabazi zuenaren adierazlea) eta ProTourreko liderraren maillot zuria ere berak eraman behar ditu soinean. Badirudi azken bi maillot hauetako zeinek duen garrantzi gehiago erabakitzeko arazoak daudela eta nahiz eta ziurrenik igande honetan Boonenek ProTourrreko lidertza galtzea posible izan, soluzio bat aurkitu nahi izan diote “arazoari”. Ze soluzio? Biak nahastuko dituen beste maillot bat sortu eta aurrera. Irudian ikus dezakezue belgikarrak ze maillotekin hartu duen parte azken lasterketetan. A ze saltsa! Eta eskerrak bi maillotetako kolore nagusia zuria den bestela ez dakit zerren itxura hartuko zuen Boonenek…