Talde indartsuak eta ahulak

Astana-WurthBolo-bolo zebilen zurrumurrua azkenean baieztatu da. Comunitat Valenciana taldea Tourretik kanpo uztea erabaki du ASOk, berauek duela hilabete batzuk luzatutako gonbidapena atzera bota ondoren. Duela hilabete inguru Espainian izandako “Operación Puerto” ospetsuan Labarta, taldeko bigarren zuzendaria bertan sartuta zegoenaren aitzakian berriro ere kanpoan utzi du Tourreko antolakuntzak. Ez ahaztu, Manzano kasuak irten zuenean ere, ordungo Kelme taldea ere Tourretik kanpoan utzi zutela.

Egia esateko, berri honek ez nau harritzen. Egia da azkenean kaltetuenak betikoak direla, txirrindulariak, baina ez zait oso harrigarria egiten erabaki hau. Hala ere, badago Comunitat Valenciana taldearekiko erabakia baino gehiago zirrarazten nauen beste bat. Astana-Wurth (aurreko Liberty Seguros taldea) taldearekin hartuko den erabakia. ProTour Ligan egoteagatik, Tourrean parte hartzeko aukera ziurtatuta dute, UCIk kontrakorik esan ezean. Seguru nago ASOgatik izan balitz talde hau ere kanpoan utziko zutela baina nire dudak ditut, erabakia, UCIren esku gelditzen den momentutik. Manolo Saiz zuzendaria, eskuak lokatzetan harrapatu zuten baina kasu honetan ez dago garbi Tourretik kanpo utziko duten.

Niri berdin zait talde bat ProTour liga barruan egon edo ez, eskatzen dudan bakarra, bi taldeekiko erabaki bera hartzea da. Erabakia hartu behar dutenak bi eragile desberdin izateak ez luke garrantziarik izan behar. Hala ere beldur naiz Astana-Wurth Tourrean izango ote den, bere hanka sartze berdina egin duen beste talde batek Tourra telebistaz ikusi beharrean izango den bitartean.

Gure adituaEz dit onik egiten, gainera, asuntu honek denak irten, euren zuzendaria bertan sartuta egonik, taldea dirua irabazten irtetea. Liberty Seguros etxeak aurtengorako sinatutako dirua eman die eta gainetik Astanak diru mordoska bat sartu du. Txirrindularitza garbitu nahi den momentu honetan ez dirudi egoera hau aproposena denik. Badakit, Manolo Saiz ez zait sekula ondo erori izan baina uste dut oraingo honetan arrazoiez beteta esaten dudala: “Manolo, vete ya”. ProTour ligak txirrindularitzaren garbitasuna ekarriko zuela defendatzen zuenak, ezin du txirrindularitza munduan jarraitu iazko Nuno Ribeiro, Nozal eta Herasen kasuen ondoren eta batipat, “Operación Puerto”-ren ondoren.