Mikel Artetxerentzat Asturiasko 4. etapa!

Asturiasko Itzulia 2006Asturiasko Itzuliko 4. etapa eguraldi oso kaskarrarekin egin behar izan zuten, euripean. Horrek lasterketa asko gogortu zuen eta borroka askoren ondoren ihesaldiko gizonek tropelarekiko abantaila txiki batekin iristea lortu zuten. Iheskideen artean azkarrena larrabetzuarra izan zen. Zoronak Mikel!!

Denboraldia talderik gabe zela hasi zuen eta bere talde berriarekin, 3 Molinos, sinatu zuela hilabete besterik pasa ez den arren helmugan besoak altxata sartzeko aukera izan du. Forman dugu euskalduna eta bere abiadurari esker urteko lehen garaipena bere zakura. Ea zortea duen eta gauzak ongi irteten zaizkion!

Asturiasko Itzulia nahiko emankorra izan da euskaldunontzat. Hirugarren etapa, Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchez asturiarrak irabazi baitzuen. Sailkapen nagusian euskaldunik onena Amets Txurruka gaztea (Barloworld) izan dugu 9. postuan. Zorionak Ametsi ere, Tropela.net-eko jarraitzaile sutsuari, lan bikaina egiten ari baita profesionaletako bere lehen urtean.