Zorionak Egoi! Animo Iñigo!

Egoi irabazle BurgosenAzkenean! 11. etapan iritsi da Vuelta honetako lehen euskal garaipena!

Egoi Martinezi (Discovery) egun osoan ihesean ibili ondoren eta kilometro askoan bakarrik izan ondoren Iñigo Landaluze (Euskaltel- Euskadi) eta Volodymir Gustov (CSC) elkartu zaizkio. Helmugara hurbildu ahala argi geratu da garaipena 3 hauen artean izango zela eta beste iheskide guztiek ez zutela aukerarik izango. Gainera, bazirudien nafarrak egun osoan xahututako indarrak azken kilometroetan faltan botako zituela. Baina ez da horrelakorik gertatu. Askotan gertatzen den bezala bi iheskide indartsuenak (teorian) elkarri begira geratu dira eta Egoik bere palmareserako bigarren garaipena eskuratu du, Etorkizuneko Tourraren ondoren. Lau urte luze itxaron behar izan du garaipen eder honetaz gozatzeko baina azkenean iritsi da.

Garaipen gutxi lortuko ditu baina etxeko taldean zegoenean ikusi genuen zer nolako maila duen txirrindulari honek. Zorionak Egoi!! Gainera ez dakigu orain ze asmo izango dituen baina sailkapen nagusian 17. posturaino igo da eta lehen euskalduna dugu.

Landaluze bigarrenBestalde, euskaldunok lortutako garaipena gutxi balitz, horretaz gain, Landaluzek etapako 2. postua lortu du. Nik uste dut euskaldun gehienok poztu garela Egoiren garaipenarekin baina bestetik Iñigo Landaluze, berriz ere, garaipenaren atarian geratu da eta horrek zapore gazi gozo bat utzi digulakoan nago. Tropela Elkartetik Iñigori animorik beroena bidali nahi genioke. Oraindik etapa ederrak geratzen dira eta bizkaitarra berriz saiatuko dela ziur gaude. Animo Iñigo eta segi horrela!!

Euskaltel-Euskadi taldea ez da lan kaskarra egiten ari baina liderrak ez dabiltza espero bezain ongi eta etapa garaipen bat lortu ezean txirrindulariak kezkatzen eta urduritzen hasiko dira eta horrek eragin okerragoa izan dezake. Ea Espainiako Vuelta honetatik ez diren zakua hutsik dutela etxeratzen.

Animo Euskaltel-Euskadiko guztiei eta baita beste euskal txirrindulariei ere! Bigarren garaipen bat ere ez baitzen batere gaizki etorriko.