Azkarrena, Koldo Fernandez de Larrea!

Koldo garaipena ospatzenKoldo Fdez. de Larrea (Euskaltel- Euskadi) izan da azkarrena Tirreno-Adriatikoko zazpigarren eta azken etapan azkarrena. Eta bera izan da azkarrena euskal txirrindularietan eskuak gora jasotzen. Bere lehen garaipena 2004an profesionaletara pasa zenetik.

Gainera, lasterketa honetan tropeleko esprinter asko eta asko elkartzen dira, eta denak garaipen gosez noski. Meritu handiko garaipena. Sprint ikusgarria eta indartsua egin zuen eta laupabost txirrindulari aurreratuz, indarrez nagusitu zen arabarra. Bejondeiola!

Ea larunbateko klasikoan, esprinterren egunik handienetako batean, postu on samar bat lortzeko moduan den. Milano-San Remo proba ederrean zaila izaten da euskaldunak aurrean ikustea baina hemendik aurrera esprintetan ere zerbait egin dezakegula erakutsi digu Koldok.
Denboraldi hasiera honetan euskaldunen lana txukuna izaten ari da orokorrean eta Koldoren garaipenarekin batera, aipatzekoa izan da Paris-Nizan David Lopezek(Caisse d’Epargne) eman duen maila. Igoeretan Alberto Contador irabazle “amerikanizatuaren” ondoren bera izan da indartsuena eta oso sasoi onean dagoela ikusi dugu.

Biek ala biek konfidantza handia hartuko zuten, beraz, ea berri pozgarri gehiago ematen dizkiguten beraiek ala beste euskal txirrindulariek.

Bestalde, Euskal Herriko Itzuliko lehiaketarako zuen kiniela pentsatzen hasi al zarete?