Badator Euskal Herriko Itzulia!

Marchante, iazko garaileaUdaberriarekin batera badator Euskal Herrian jokatu ohi den lasterketarik esanguratsuena (Donostiako Kalsikoarekin batera). Aurten Pazkoa astean jokatuko dute (apirilaren 9tik 14ra) eta iaz bezala 6 etapa izango ditu Itzuliak, Urretxun hasi eta Oiartzunen bukatuz. Iaz 2 sektoreko etapa guztiak debekatu egin zituzten eta ondorioz Itzulia 6 egunera luzatu zen. Azken urteetan erlojupeko batekin amaitzen da Itzulia. Iazkoan gainera erabakigarria gertatu zen, ustekabean Gomez Marchantek erlojupekoa irabazi eta txapela jantzi baitzuen. Aurten ere badirudi azken eguneko erlojupekoak zeresan handia izango duela azken emaitzan. Ikusiko dugu.

Oraindik Euskal Herriko Itzulirako zuen kiniela egin ezin badezakezue ere ohar honen bidez adierazi nahi dugu, lehiaketa izango dela. Apirilaren 1erako zuen kinielak egiteko prest izan nahi dugu dugu guztia eta kinielak egiteko epea, beti bezala, lasterketa hasten den unean amaituko da. Apirilaren 9an hain zuzen ere.

Arauak eta puntuazioak iazko berak izango dira eta adi iazko erabiltzaileak mantendu baititugu! Ondorioz, oso komenigarria da aurten Tropela.net-en iazko erabiltzaile berarekin parte hartzea, honela, zuen datuak berriz sartu beharrik ez izateaz gain zuen emaitza guztiak izango baitituzue laster bertan. Iaz sortu zenituzten tropeltxoek ere hortxe jarraituko dute eta beraz, dena prest izango duzue zuen kideekin jokatu ahal izateko.

Gainera erabiltzaileak mantendu egin ditugunez, aplikazioak ez dizue helbide elektroniko berarekin beste erabiltzaile desberdin bat sortzen utziko.