Aranaga eta Unai Etxebarria Euskaltel-Euskaditik kanpo

Aranaga badoaIrakurri dudanez, Andoni Aranagak Euskaltel-Euskadi utzi egin behar du. Egia da ez dela oso ongi ibili etapatan eta beharbada arazo fisiko asko eduki dituela baina ez nuen uste berrituko ez ziotenik. Eta dirudienez ez da bakarra izango. Denboraldia Urriak 21ean bukatzen da eta txirrindulari askok frogatu egin beharko dute kontratua berritzea merezi duten ala ez.

Nire ustez Euskaltel-Euskadik txirrindulari gehiegi ditu eta beharbada taldea “birziklatu” nahi dute. Zoritxarrez Aranaga eta Unairi tokatu zaiela dirudi.

Hurrengo urtean Discovery Channel taldea ez da izango eta Egoi Martinez libre geratzen da. Noski, Euskaltel-Euskadi interesatua dago baina ez da bakarra, Caisse d’ Epargnek ere taldean izan nahi baitu Etxarriko txirrindularia. Gogoan eduki Egoi lehen ereUnai Etxeberria Euskaltel-Euskadin ibili zela, baina interesatzen al zaio Egoiri Euskaltel-Euskadira itzultzea? Zein ardura izango luke, agian Unai Etxebarriaren postua betetzea? Eta Caisse d’ Epargnera joan ezkero, Valverderentzat botilero lanak egitera? Nahiago nuke Euskaltel-Euskadirekin akordio batera iritsiko balira, seguru bainaiz protagonismo handiagoa hartuko lukeela taldean Caissen baino. Ikusiko dugu.

Espainiako Itzulia larunbat honetan hasiko da eta Euskaltel-Euskadik talde gogorra prestatu duelakoan nago: Samuel Sanchez lider eta berarekin Haimar Zubeldia (Tourrean bosgarren sailkatua), Iñigo Landaluze, Igor Anton, Iñaki Isasi, Koldo Fernandez Larrea, Dioni Galparsoro, Juan Jose Oroz, Alan Perez, Aitor Hernandez. Ea pozen bat ematen diguten!