Eta otsailean gehiago

Orain astebete eskas izan nuen Aketza Peñaren auziaren berri irratian. Egia esan ez du oihartzun handirik izan eta aitortu behar dut juxtu juxtu jakin nuela. Iaz askotan galdetzen nuen ia norbaitek Peñaren inguruko berririk bazuen harritu egiten baininduen beste auziekin alderatuta zegoen informazio ezak. 8 hilabete beranduago eman dute kontraanalisiaren berri eta baieztatu egin da […]

Landaluze garaile Dauphine Liberen

Euskaltel-Euskadi Tour-aren atarian itxura hobetzen. Euskal Bizikletan Aketza Peñak podiumean sartzea lortu zuen eta David Herrerok erlojupekoan garaipena eskuratu zuen. Hau gutxi balitz, Dauphinen garaile suertatu da Iñigo Landaluze. Ez da meritu makala garaipen hau eskuratzea, izan ere taldekiderik gabe amaitu baitu lasterketa. Gogoratu lasterketa honetako tropelean Lance Armstrong bezalako txirrindulariak izan direla. Bestalde, larunbatean […]