Aurreko ostegunean eman zuten Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia bateratzearen berri. Aurreko urteetatik baitzirudien horrelako zerbait gertatuko zela, izan ere, Euskal Bizikletako antolatzaileek gero eta zailtastun handiago baitzituzten txirrindulariak ekartzeko. Txirrindularitza zaleok ez gaitu erabakiak harritu.
2009ko lehen ekitaldian 6 etapaz osatutako lasterketa prestatu dute. Bi elkarteek adostu bezala (Diario Vascoko Kirol Antolakuntza eta Euskal Bizikleta Elkartea), etapa horietako bat Arraten amaituko da. Aurtengoan 3. etapa izango da. Protourreko lasterketa apirilak 6an hasiko da Ataunen eta Zallan amaitu apirilak 11ean. Hona hemen lasterketaren laburpena:
1. etapa (apirilak 6): Ataun-Ataun
2. etapa (apirilak 7): Ataun-Villatuerta
3. etapa (apirilak 8): Bilatorta-Arrateko santutegia
4. etapa (apirilak 9): Eibar-Gueñes
5. etapa (apirilak 10): Gueñes-Zalla
6. etapa (apirilak 11): Zalla-Zalla (bakarako erlojupekoa)
Urtero legez, aurten ere Tropela.net-en Euskal Herriko Itzuliaren inguruko lehiaketa izango dugu, urteko lehena. Beraz, adi izango gara lasterketa honen inguruan izango diren gora-beheren inguruan.
Iaz Trevison txapeldun izan ostean, Lars Boom titulua berresten ahaleginduko da. Etxean finkatu ditu 2009rako helburuak herbeherearrak: bere Iparraldeko Brabanten bertan ospatuko den munduko txapelketa, eta goraxeago hasiko den Espainiako Itzuliaren atarikoa. Errepidera eman lezakeen behin betiko urratsak ordea iganderako grina piztuko dio seguru asko.
Urtea hasi da eta txirrindularitza ere abian jarri da. Lehen zita nagusia Australian hasi da jokatzen gaur bertan, Tour Under Down Australiako itzulia. Eta noski, izugarrizko ikusmina sortu du Armstrong bertan baita hiru urte t’erdi errepideetatik kanpo izan ondoren. Armstrongen urtea nioen izan ere ikaragarrizko ikusmina sortu baitu Texasdarraren itzulketak. Nigan ere aitortu beharra dut ikusmin ikaragarria sortu duela eta seguru naiz zeresan handia emango duela amerikarrak.
Nork esan behar zidan niri, hiru asteko proben ibilbideen aurkezpenen ondoren, Espainiako Vueltarena gehien gustatuko zitzaidan urteren bat ezagutuko nuenik? bada, aurtengoak uste dut lortu duela.