“Abantail” tropeltxoko irabazlea bere sariarekin!

Abantail tropeltxoko irabazleaBadakigu Euskal Herriko lantoki askotan txirrindularitza porrak antolatzeko joera dagoela eta gure asmoa horretarako Tropela.net webguneak eskaintzen duen aukera erabiltzea dela. Kasu horietako bat ekarri nahiko genuke hona, bertan beraien tropeltxoko irabazleak Tropelako kamiseta baitu sari moduan. Tropelako kamiseta eta urte osorako lankideen begirunea! Hauxe da Arrasateko Garaia Berrikuntza Zentroan dagoen enpresa batetik bidali diguten gutuna:

Abantailen txirrindulari amorratu asko dago eta txirrindularitzaz nork gehiago jakin demostratu nahi zuten Tropelean! Azkenean lankide guztiak zirikatu eta Abantaileko tropeltxoa sortu genuen.

Tourrean sorpresa izan genuen ordea, ustez gehien zekitenak atzean gelditu eta hona hemen gure irabazlea!

Animo Tropelakin, ondo pasatzeko aukera ematen diguzue eta! Txirrindularitzaz ere zeoze ikasten ari gara…

Tropela Sariak 2008

Aurtengoan denboraldiaren amaieran egin dugu sari banaketa, beste urteetan ez bezala. Lehiaketa guztietan sarituak zeudenez, urriaren 3an Zestoako Bainuetxean egindako ekitaldi xume batekin eman genion amaiera denboraldiari. Ekitaldia Gaizka Lasa kazetari eta txirrindulari ohiak gidatu zuen eta sariak banatzen Igor Romero eta Amets Txurruka bizkaitarrak eta Haimar Zubeldia gipuzkoarra aritu ziren.  Hemen doakizue saria jasotzera agertu ziren irabazleen famili argazkia.

Aurtengo irabazleak

Amaitzeko Tropela elkarteko presidenteak, Egoitz Lizasok, esker oneko hitzak izan zituen bai zale, babesle eta euskal ziklistentzat. Urtetik urtera Tropela haziz doala adierazi zuen zenbakiekin eta datorren urterako berrikuntza batzuk aurreratu zituen. Bertaratutako jendearengan interes gehien piztu zuena, “Tropela Sariak 2008” irakurtzen jarraitu

Lagundu Tropelari kamiseta bat erosiz!!

Zenbait modelo Tropelako kamisetarekin
Datorren ostiraleko sari banaketarekin emango diogu amaiera 2008ko denboraldiari eta oraindik zenbait kamiseta ditugu salgai. Erosi ez duzuenoi kamiseta erostera animatu nahi zaituztegu. Aukera zabala dugu “Denda” atalean ikus dezakezuen bezala, bai mutil, bai neska baita haurrentzako ere. Era honetan Tropela Elkarteari asko lagunduko zeniokete laguntza hau beharrezko baitzaigu ditugun gastuei aurre egiteko (gogoratu Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea dela eta behartan lanean dihardugunok afizioz egiten dugula).

Kamisetak gogoko ez badituzue, donazioren bat egiteko aukera ere badago. Horretarako bi kontu ditugu zabalik.

Eskerrik asko dagoeneko lagundu gaituzuen guztioi!! Eskerrik asko aurtengoan ere parte hartu duzuen guztioi!!

Munduko txapelketa ere jokatuko dugu!!

Urtero legez, Tropelako denboraldia Varesen jokatzen ari den Munduko txapelketarekin amaituko dugu. Dakizuen bezala igandean jokatuko den iraupen luzeko lasterketaren inguruan izango da lehiaketa eta egun horretako emaitzak erabakiko du garailea. Puntuazioak ikusteko Arauak atalean begira dezakezue. Irabazleak Ipintza-Rezola sagardotegian afari batetaz gozatzeko aukera izango du.

Gogoratu nahi genizueke lasterketa hau eta Munduko txapelketako gainontzekoak ETB-1etik jarraitzeko aukera dugula.

Zorte on guztioi!!

2008ko sari banaketa Bainuetxean

Urtero Frantziako Tourreko sari banaketa egin ohi izan dugu abuztuan, baina aurtengoan sari banaketa zabalagoa egitea ideia ona izango zitekeela pentsatu genuen. Horregatik aurtengo sari banaketa urte osoan zehar sarituak izan direnak biltzea nahi dugu.Zestoako Bainuetxea

Dakizuen bezala Tropelaren denboraldia igande honetan jokatuko den Mundialarekin amaitzen da, beraz, egokia iritzi genion lehiaketa honen ondoren urte osoko sari banaketa egitea. Hori dela eta, sari banaketa urriak 3an izango da Zestoako Bainuetxean ohiko legez. Sari banaketa ekitaldiari arratsaldeko 19:00tan emango zaio hasiera eta ondoren “luntx” bat izango da guztiontzat. Zalantzarik gabe “2008ko sari banaketa Bainuetxean” irakurtzen jarraitu