Tropela prest Emakumeen Birari laguntza emateko

Ez da lehen aldia Agustin Ruiz de Larringanek, egungo Emakumeen Bira itzuliaren arduradun nagusiak, lasterketaren etorkizuna kinka larrian dela plazaratzen duena. Edonola ere, badirudi oraingo hau benetako agurra izan daitekeela.

Dakizuen moduan Tropela 3 urtez Emakumeen Biraren komunikazio digitala bultzatzen aritu zen, besteak beste webgune berri bat diseinatuz eta hiru hizkuntzetan informatuz, beti euskara lehenetsiz nola ez. Eta hori guztia Tropelako kideen lan boluntarioari esker. Antolakuntzaren parte gero eta ardura gehiago hartzeko proposamena ere luzatu genien, baina iazko edizioaren aurretik jaso genuen erantzuna gehiago gure beharrik ez zutela izan zen.

Bi urterako lortu zuen World Tour lizentzia Agustinek eta badirudi behin bere nahia lortu ondoren, lasterketa mailarik gorenera eramatea, eta bi urteko konpromisoa osatuta, jada bere zikloa amaitutzat ematen duela.

Tristea iruditzen zaigu Emakumeen Biraren etorkizuna horrela ikustea eta norbait antolakuntzaren ardura hartzeko asmotan bada, esan Tropela Elkartea berriro ere komunikazio lanetan laguntzeko prest izango duela. Horretarako gurekin harremanetan jartzea besterik ez luke izango.

Oharra: gustatu zaizue azken bi urteetako lasterketaren logo eguneratua? Jakin ezazue hau izan zela Tropela elkarteak Emakumeen Birarentzat egin zuen azken lanetako bat, hau ere musu-truk.

Vueltaren inguruan harritu nauten pare bat kontu

Vueltako webgune ofizialaOrain astebete pasa argitaratu genuen Tropelako azken podcasta. Podcast hartan nahiko kritiko agertu nintzen aurtengo Vueltaren webgunearen inguruan. Post honekin berretsi nahiko nuke nire ikuspuntua.

Podcasta grabatzerakoan Vueltaren webgune ofizialean (lavuelta.com) ez ziren etapen profilak agertzen. Esan genezake webgunea menu eta estekekin osatua zegoela, baina edukiak falta. Ez zitzaidan batere normala iruditzen lasterketa hasteko bi asteren falta webgunea horrela aurkitzea.

Gaurkoan, ordea, beste sorpresa bat jaso dut. Ez, dagoeneko etapen perfilak jarrita daudel ikusi dut. Baina orain astebete Benidormeko etapa 19:00etan hasiko zela agertzen zen eta orain arratsaldeko 17:00etan? Nola daiteke horrelako aldaketa garrantzitsu bat egitea besterik gabe?

Ez zait batere serioa iruditzen ari Vueltaren arduradunak egiten ari diren kudeaketa. Gero esango ez dugu ba hiru handietan kaxkarrena Vuelta dela? Antolakuntzari dagokionez behintzat nik garbi dut.