Gaur Elgoibarren hasiera eman zaio 53. Euskal Herriko itzuliari. Aurretik ehundaka kilometro izan arren jada lehen aldeak egin dira lehenengo etapako helmugan. Hala ere oraindik oso txikiak. Lehen kartak erakutsi dituzte txirrindulariek.
Etapak 156 kilometro zituen, Elgoibaren hasi eta Elgoibarren amaitutakoa. Zazpi kilometroren faltan zuten txirrindulariek azken oztopoa: San Miguel gaina. Aurretik itzuli honetako lehen mendate serioa zuten: Azurki mendatea (lehen mailakoa, 5,5 km %7,8ra). Pentsa zitekeen azken kilometroetan tentsio izango zela jaun eta jabe. “Hasi dira lehen aldeak” irakurtzen jarraitu
Lehen bi etapak lasai antzean hartu ahal izango ditu Euskal Herriko Itzuliko tropelak. Asteazkenetik aurrera, ordea, ez da bakerik izango. Trapagaranen, Arraten eta Beasainen bukatuko diren etapetan ziklistak sakabanatuta iritsiko dira. 
Sky taldeko Portek irabazi du Paris-Niza, Talansky eta Perauden aurretik. Ez dut ondorengo lerrootan Paris-Nizaren kontakizuna egiteko asmorik. Bai, ordea, irabazleari buruzko lau zertzelada eman, bi urtez itzalpean egon ostean berpiztu dela baitirudi.
Paris Niza itzuliko lehen etapa ospatu da, Saubt-Germain-en-Laye eta Nemours arteko 195 kilometrokoa azpimarratzeko zailtasunik gabekoa. Eguneko berri nagusiak sailkapen nagusiaren aldaketa, Bohuanni-ren eskuetan etapa garaipena lortu ostean. Edo izandako erorikoek batzuei lasterketa bertan behera uztea derrigortu die. Niri aldiz, beste zerbaitek deitu dit atentzioak gaurkoan.