#438 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 17. etapa

Atzo lortu ezin izan zuena, gaurkoan O’Connorrek (NTT) ederki gauzatu du

2020ko Italiako Giroko 17. etapan garaipena O’Connorrek (NTT) lortu du. Atzo Tratnik (TBM) iheskideak kendu zion garaipena, baina gaurkoan ez du hutsik egin. Faboritoen artean mugimendu esanguratsurik ez eta Stelvio igotzeko bezperatan, Almeidak (DQT) eusten dio maillot arrosari.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

#432 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 13. etapa

Ulissik (UAD) bere bigarren etapa garaipena lortu du Giro honetan

2020ko Italiako Giroko 13. etapan garaipena Ulissik (UAD) lortu du faborito nagusienekin helmugara iritsita. Honekin 2 garaipen lortu ditu italiarrak. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#431 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 12. etapa

Narvaezek (IGD) 3. etapa garaipena eman dio taldeari

2020ko Italiako Giroko 12. etapan garaipena Narvaezek (IGD) lortu du ihesaldi batean sartu eta bidea egitea lortuta. Honekin 3 garaipen lortu ditu Ineos Grenadiers taldeak bere taldeburu zen Thomasek (IGD) erorikoak izan eta etxerako bidea hartu ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari. Noiz hasiko dira gainontzeko hautagai nagusiak egoeraz kezkatzen?

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#429 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 9. etapa

Guerreirok (EF1) taldearentzat bigarren etapa garaipena eskuratu du 2020ko Giroko 9. etapan

2020ko Italiako Giroko 9. etapan eta ihesaldian bidea egin du. Bazirudien Jonathan Castroviejok (IGD) eskura izan zezakeela garaipena, baina Guerreirok (EF1) indarrak ondo gorde eta etapa eskuratzeko gai zian da portugaldarra. Gainera orain bera da mendiko sailkapenean buruan. Faboritoen artean mugimendu gutxi eta izandako denbora tarteak azken metroetako aldapetan ateratakoa izan dira. Zoritxarrez Pello Bilbaok (TBM) segundo batzuk galdu eta postu bat galdu du eta orain hirugarren aurkitzen da nagusian.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#417 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 20. etapa

Pogacarrek (UAD) Tourra eta gainontzeko “guztia” irabazi du

Gaurko 20. etapa erabakigarria izan da 2020ko Frantziako Tourreko garailea erabakitzeko. Bertan ezustekoa emanda, Pogacarrek (UAD) izugarrizko erlojuaren kontrako saioa eginda, etapa garaipena, mendiko sailkapena, gazteen sailkapena, eta garrantzitsuena, Tourra bera irabazi ditu Roglicek (TJV) hein batean ez baitu espero zen bezain saio ona burutu. Podiumeko postuetan ere aldaketa izan da Portek (TJV) saioa ona egin baitu eta aldiz Miguel Angel Lopezek (AST) oso kaxkarra. Hain kaxkarra non Mikel Landak (TBM) eta Enri Masek (MOV) sailkapen nagusian ere aurreratu egin duten kolonbiarra.

Etapari errepasoa eta biharko azken etapak eman dezakeenaren kontakizuna duzue podcast honetan bilduta Iban Hernandezen (@piban) eskutik.

Podcastera harpidetu