Jon Barrenetxea (CJR) bizkaitarra elkarrizketatu dugu
2021eko denboraldiari berrekin aurretik, Jon Barrenetxea (CJR) ekarri dugu gurera. Horretaz gain Tom Dumoulinen (TJV) “gero arte” edo “agurra”, munduko ziklo-kros txapelketa eta errepideko berriak denboraldi hastapen honetan entzungai Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate) eta Egoitzen (@elizaso) eskutik.
Gauduk (GFC) etapa garaipena ihesaldian bidea eginda
2020ko Espainiako Vueltako 11. etapa asteburu honetako lehen mendiko testa izan da eta bertan ihesaldiak bidea egitea lortu du. Edonola ere, bertan maila altuko txirrindulariak izan dira eta hauetako batek lortu du etapa garaipena, Gaudu (GFC) frantziar gazteak. Soler (MOV) bigarren helmugaratuta, garaipenaren saria lortu ez badu ere, sailkapen nagusian 6. posturaino aurreratzeko balio izan dio. Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.
Hau eta gaurko jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.