#475 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 7. etapa

Ewanek (LTS) Giro honetako bigarren etapa garaipena lortu du

Australiako esprinter txikiak bere Giro honetako bigarren garaipena lortu du. Ewanek (LTS) horrenbestez, bigarren etapa irabazteaz gain, bihar erregulartasunaren maillota ere eramango du. Bere atzetik sailkatu dira Cimolai (ISN) eta Merlier (APC). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Valter (GFC) gazteak jarraitzen du lider.

Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast berri honetan.

Podcastera harpidetu

#474 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

Mäderrek (TBV) lortu du Giroko 6. etapan garaipena

Beste etapa menditsu bat izan da aurtengo Italiako Giroko 6. etapa. Ihesaldiak bidea egitea lortu eta Mäderrek (TBV), Mikel Landaren taldekideak, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean Bernal (IGD), Dan Martin (ISN) eta Evenepoel (DQT) azaldu dira indartsuen.

Lider aldaketa izan da izan ere De Marchik (ISN) tropel nagusiarekiko atzeratuta zen jada kilometro askoren faltan eta orain maillot arrosa Valter (GFC) gazteari egokitu zaio 4. etapako ihesaldian lortutako errentari esker.

Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruan, Iban Perezek (@piban) podcast berri hau prestatu digu.

Podcastera harpidetu

#468 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa errepasoa – 1. etapa

Gannak (IGD) 2021eko Giroko lehen etapa irabazi du

Hasi da 2021eko Italiako Giroa eta hemen duzue 1. etapak emandakoaren mini podcasta. Bertan Gannak (IGD) etapa eta millot arrosa janztea lortu du Affini (TJV) eta Fossen (TJV) aurretik. Hautagai nagusien artean azkarrena Almeida (DQT) izan da eta lehen euskalduna Jonathan Castroviejo. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#465 Tropela.eus podcastak: 15ero 4. saioa. Xabier Murieli elkarrizketa

Xabier Muriel (CJR) prestatzailea

Tropelaren 15ero saioaren 4. atal honetan, Xabier Muriel Caja Rural – Seguro RGA taldeko prestatzailea elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken asteetan izandako lasterketei errepasoa egiteaz gain, txirrindularitza munduko azken fitxaketen inguruan eta abian den Itzuliaren inguruko hausnarketa egiten dute Eneko Garte (@egarte) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Imanol Lluciak (@imanolllucia) gidatutako saioan.

#458 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 17. etapa

Gauduk (GFC) bigarren etapa garaipena Vuelta honetan eta sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan amaituko du

2020ko Espainiako Vueltako 17. etapa erabakigarria Gaudu (GFC) frantziarrak irabazi du Mäder (NTT) eta Ion Izagirreren (AST) aurretik helmugaratuta. Hiruak eguneko ihesaldian izan dira, baina atzean Vuelta erabakitzeko zegoen. Carapazek (IGD) zirrara eragin dio etapari erasoa jo eta Roglic (TJV) atzean uztean, baina ez du nahikoa tarte lortu eta bigarren amaituko du Vuelta honetan ekuadortarrak. Roglicek (TJV), horrenbestez, Vuelta poltsikoratuko du eta Carthyk (EF1) podiumean amaituko du.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.