Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 14. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola Gaviriak (QST) bere laugarren etapa garaipena lortu duen eta maillot Ciclaminoa indartu duen kontatzen digu. Bukatzeko 14. etaparen ibilbideari errepasoa egiten dio.
Kategoria Artxiboak:Gazteak
#176 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 12. etapa
Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroaren 12. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan nola Giroan beste esprint bat izan den eta Gaviriak (QST) bere hirugarren garaipena lortu duela kontatzen digu.
#170 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 7. etapa
Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko 7. etaparen minipodcast hau grabatu du. Bertan gaurko etapa esprintean amaitu dela eta bertan Ewan (ORS) australiar gaztea gailendu dela kontatzen digu.
#164 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 1. etapa
Podcast labur honetan Ibanek (@piban) 2017ko Italiako Giroko lehen etaparen kronika egiten digu, beti ere gertakaririk interesgarrienak eta bitxikeriak kontutan hartuta.
Haiena izango da hitza
Espainiako Vueltan ez dago gazteen sailkapenik, baina ondorengo lerrootan, denboraldiko azken itzuli handian nabarmendu diren kimuetako batzuk zerrendatuko ditugu. Orica taldeko Simon Yates (24 urte) onena izan da gazteen artean sailkapen nagusian. Adam anaia gazterik onena izan zen Tourrean eta Simonek ere maila izugarria duela erakutsi digu; etapa garaipena, erakustaldia Aubisqueko etapan eta, itxura batean azken astea luze egin bazaio ere, seigarren. postuan azken sailkapenean. Ez ahaztu Ordiziako lasterketa irabazi zuela uztaila bukaeran eta Getxoko zirkuituan bigarren sailkatu zela. Continue reading “Haiena izango da hitza”