Dakizuen moduan, aste honetan zehar jakin dugu nola UCIk Faulkner zigortu duela glukosa neurgailua erabili izanagatik, eta hau arauz kontrakoa izateagatik. Zehazki martxoaren 14ean eman da ebazpenaren berri eta asko zarete galdezka gure sailkapenetan horrek nola eragingo duen jakin nahiean.

Gure araudiaren (8.2) sekzioan zehaztutakoari jarriatuz, martxoaren 9a baino beranduago izan denez UCIren ebazpen hau, hau da, lasterketa jokatu eta 5 egun baino beranduago, ez du gure sailkapenetan eraginik izango.

Aspaldidanik genuen gure arau hau indarrean, dakizuen moduan, gure hastapenetan deskalifikazio ugari izaten baitziren. Iruditzen zaigu hau dela modurik egokiena horrelakoetan aurrera egiteko.