La Coursen ikuskizuna izan dela azpimarratu digu, Van Vleuten garaile izan delarik. Euskaldunak ere bikain, batez ere Ane Santesteban 9. sailkatu baita.
Tourrea, aldiz, Alpeetako lehen etapa eta Quick-Stepeko Alaphilippe (QST) izan da ihesaldiari esker etapa garaipena lortu duena. Van Avermaetek (BMC) ere lider jarraitzen du eta errenta areagotu ihesaldian sartuta lortu duen errentari esker.
Ikusgarritasuna merezi du emakumeen txirrindularitzak. Ez da aldarrikapen bat, errealitatea baizik. Tropela webguneak emakumeen egutegiko hainbat proba sartzea erabaki zuen, eta urtetik urtera gehiago dira. Horri esker, geroz eta ezagunagoak zaizkigu hemengo zein kanpoko txirrindulariak.
Joane Somarribak eta Leire Olaberriak ikusgarritasuna eman zioten, eta gaur egun, badira beste hainbat aipamena baino gehiago merezi dutenak. Ane Santesteban gipuzkoarra hedabideetan ikustera ohitu garen bitartean –albiste on eta ez hain onekin–, harrobi polita dugu gurean.
Eider Merino (Lointek) gazte bizkaitarra da belaunaldi berriaren eredu esanguratsua. Emakumeen Biran maila harrigarria erakutsi zuen Balmasedako txirrindulari txikiak. Errenteriako azken etapan onenekin aritu zen, eta laugarren bukatu zuen etapan, eta sailkapen nagusian. Iragan hurbila, oraina eta etorkizuna izan dugu hizpide berarekin.
Elite mailako zure lehen denboraldia egiten ari zara. Nabaritu duzu aldaketarik pasa den sasoitik?
2016a badoa eta 2017a hasterako berri azpimarragarri bat eman beharrean gara. Izan ere, askoren ezustekorako, baita UCI berarentzat ere -ez du aipamenik egin oraindik ekimen honetaz, baina zerbait esango duela espero da-, elite mailako lehen lasterketa mistoa jokatuko da gure lurretan, Euskal Herrian.
Cancellara eta Armstrong. Bi txirrindulari beteranok jantzi dituzte urrezko dominak Olinpiar Jokoetako erlojupekoan. Castrovejo getxotarrak laugarren bukatu du gizonezkoen proban; lau segundogatik ez du domina eskuratu. Egia esan, Cancellara podiumean ikustea ezin da ustekabekotzat hartu (lau aldiz izan da munduko txapeldun erlojuz kontra), baina bere azken denboraldia den honetan emaitzak zertxobait apalagoak izaten ari zirela aintzat hartuta (Tourreko erlojupeko luzean ez zen lehen postuetan agertu), ausarta behar zen gero, sosak haren alde jartzeko urrea irabazteko borrokan. Usteak erdi ustel. Cancellarak, 35 urterekin, ginga ezinhobea jarri dio bere kirol ibilbideari. Pekinen duela zortzi urte bezala, onena izan da erlojuaren aurkako borrokan. Continue reading “Zahar hitz, zuhur hitz”