Tropelaren Erlojupekoa #6 | 2022/09. Oscar Guerrero eta Pablo Urtasun

Erlojupekoa 6

Hemen duzue Tropelaren Erlojupekoaren denboraldi honetako 6. saioa. Atal honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia) Oscar Guerrero (Israel) eta Pablo Urtasun (Kern Pharma) taldeko staffeko kideak elkarrizketatu ditu. Nola ez, saio honetan Oier Ibargurenekin izandako solasalditxoa ere aurkituko duzue.

[audio mp3=”https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/Erlojupekoa_6_2022-09_Tropela.mp3″

Podcastera harpidetu

Tropelaren Erlojupekoa #2 | 2022/03. Xabier Mikel Azparren, Igor Arrieta eta solasaldia

Erlojupekoa #2

Erlojupeko berri honetan Xabier Mikel Azparren Euskaltel-Euskadiko txirrindularia eta Igor Arrieta Kern Pharmako txirrindularia elkarrizketatu ditu Imanol Lluciak (@imanolllucia). Solasaldian, Imanol bera eta Oier Ibarguren txirrindulari ohia izan dira. Antzemango duzuen moduan, Itzuliaren aurretik grabatutakoa da.

Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

#533 Tropela.eus podcastak: 15ero 7. saioa. Oier Ibarguren, Amaia Martioda eta Iosune Murillo

Oier Ibarguren (CJR), Amaia Martioda (EKP) eta Iosune Murillo (EKP)

Balda gainean utzita bagenuen ere, Tropelaren 15ero saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia) hain ezagunak ez diren pertsonak elkarrizketatu ditu: Oier Ibarguren, Cajar Rural taldeko txirrindularia izan dena denboraldi honetan, eta Amaia Martioda eta Iosune Murillo, Kern Pharma taldeko lan-taldekoak. Seguru interesgarri suertatzen zaizula!