Gaur jokatu da aurtengo Tour honetako azken mendiko etapa garrantzitsua. Bertan ihesaldi mardul bateko parte izanda, Carapaz eta Kwiatkowski (INS) helmugaratu dira elkarrekin azken honek etapa garaipena lortuz. Azpimarratzekoa Pello Bilbaoren (TBM) lana etapa lehiatzeko hauekin izan baita atzeratuta geratu den arte, eta edozein kasutan, ondoren Mikel Landari (TBM) sailkapen nagusian aurrera egiten laguntzeko ere lanean izanik. Mikel Landa (TBM) mugitu da, baina, gutxi ez izanik ere, lortu duen saria sailkapen nagusian 5. postura igotzea izan da Adam Yates (MTS) eta Urani (EF1) denbora aterata.
Biharkoak trantsizioko etapa behar luke eta ihesaldia zein esprinterren arteko lehia espero da. Sailkapen nagusikoentzat atseden eguna izango da, larunbateko erlojupeko garrantzitsurako indarrak errekuperatzeko eguna.
Hau eta gehiago duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik datorkizuen podcast berri honetan.
Biharko 18. etapa eskalatzaileek azken aukera izango dute arerioei denbora ateratzeko. Saiatuko ote dira? Bai gaurko etaparen inguruan baita bihar ikus dezakegunaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik entzungai duzue podcast berri hau.
Ihesaldi mardula osatu da gaurkoan tartean hiru euskaldunekin: Mikel Nieve (MTS), Romain Sicard (TDE) eta Imanol Ervitirekin (MOV). Zoritxarrez ez dira etaparen lehian izan baina bai Kämna (BOH), azken aurreko igoeran erasoa jo eta bakarrik helmugaratu delarik. Sailkapen nagusian mugimendurik kasik ez da izan eta Rogicek (TJV) ez du arazorik izan maillota mantentzeko.
Hau eta biharko etapa garrantzitsuak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.