#406 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 9. etapa

Pogacarrek (UAD) mendian izan ezik helmugetan ere azkarra dela erakutsiz Tourreko 9. etapa irabazi du

Gazteak indartsu datozela kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) 2020ko Frantziako Tourreko 9. etapa honetan. Etapa garailea Pogacar (UAD) izan bada ere, urte berekoa den Hirschi (SUN) gazteak ere indartsu dela erakutsita 90km bakarrean egin ditu eta hirugarren sailkatu da. Mikel Landa (TBM) bikain indartsuenen alboan eta Adam Yatesek (MTS) denbora galduta, lider jarri da Roglic (TJV) Jumboko taldeburua.

#405 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 8. etapa

Peters (ALM) izan da ihesaldian sartu eta bakarrik helmugaratuta 8. etapa poltsikoratzeko

“Besteak” multzoan %1,5ak bakarrik duen Peters (ALM) txirrindulari frantsesak eraman du gaurko Pirinioetako lehen etapa. Zakarin (CPT) ihesaldiko txirrindularirik indartsuena izan zitekeela pentsatu badugu ere, maldak jaisteko baldartasunak, etapa garaipenetik kanpo utzi du.

Hautagai nagusien artean Jumbok Dumoulin (TJV) lanean jarri eta sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu da. Lider aldaketarik ez eta Adam Yatesek (MTS) jarraituko du horiz, baina ezin ahaztu hautagai nagusien artean Pinotek (FDJ) txakalaldi edo ezintasunagatik sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu dela.

Etapak emandakoaren inguruko podcast hau Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean entzun ahalko duzue, baita 9. etaparen aurre analisia ere.

#404 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 7. etapa

Bigarren etapa garaipena Van Aertek (TJV)

Gaurko Frantziako Tourreko etapa gizon azkarrentzat izango zela espero bazen ere, Borak sua piztu eta tropelaren osaketa apurtu du lehen kilometroetako igoerak aprobetxatuz. Haizeak ere eragina izan du azken kilometroetan eta tartean faborito batzuek denbora galdu dute helmugan, tartean Mikel Landa.

Edozein kasutan, Borak ezin ereindako uzta jaso bere osotasunean, esprintean Van Aert gailendu baita bere bigarren etapa garaipena lortuz, Jumboren hirugarrena. Saganek maillot berdea eskuratzearekin konformatu beharrean suertatu da gaurkoan Bennett atzean utzita berriro ere buruan jarri baita.

Gaurko etapan emandakoa eta biharko 7. etapak eman dezakeenaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik hemen duzue gure podcasta.

#403 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 6. etapa

Lutsenko (AST) garaile Tourreko 6. etapan

2020ko Frantziako Tourreko 6. etapan, ihesaldiak aurrera egiteko aukera izan du. Yates-en (MTS) taldea izan da tropelaren buruan lider berria izanik lanean, eta ahal erabaki dute. Mugimendurik ez faboritoei dagokienez, eta aurrean, Lutsenko (AST) nagusi. Tropelan %13-a gustura puntuak batzeko aukera izan dutelako aurreko lehiaketatan ez bezala. Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruko irakurketa entzungai duzue podcast honetan, Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean.

#402 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 5. etapa

Van Aertek (TJV) lortu du Tourreko 5. etapa poltsikoratzea

Gidoia jarraituz, gaurko Frantziako Tourreko 5. etapa esprintean amaitu da nahiz eta zenbait gizon azkar, Colbrelli (TBM) kasu, bidean geratu diren. Askatasuna emanda, Roglic eta Dumoulinen (TJV) taldekide belgikarrak indartsu dagoela erakutsi du eta etapa garaipena lortu du. Bi erreskadan horrenbestez Jumbok bereganatutako etapak. Lider aldaketa ere izan da sorpresaz. Hau guztia eta 6. etapan espero dezakeguna podcast honetan duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean.