Edizio irekia mendeurreneko Giroak dakarkiguna. Hautagairik sendoenek ibilbide orekatu bati egin beharko diote aurre, ohikoa baino mendi eramangarriagoarekin (min egiteko lain egongo den arren) eta bakarkako erlojupeko luze bakarra aurkezten duelarik. Hori bai, berau azkeneko urteotako saiorik gogorrena izango da ezbairik gabe. Guzti hau kontuan izanda, azter ditzagun, labur bada ere, lehiaketaren aurreneko multzoa osatzen duten gizonak.
– Ivan Basso: kiniela guztietan gorenean azaltzen da, eta ez da harritzekoa. Liquigas-ekin sinatu zuenetik lasterketa hau du begiz jota, eta Maiatzaren 9a gerturatuz joan ahala bere sasoi puntua erakutsiz joan da. Lehenbizi Tirreno-Adriaticon maila ona azaldu zuen, eta berriki Trentinoko Giroa bereganatu du. Ez da seguru asko orain hiru urte aurkariak txikitu zituen txirrindulari bera izango, baina azkeneko egunean (Milanon beharrean, Erroman aurtengoan) arrosaz jantzirik egoteko dohai guztiak dauzka lonbardiarrak, bere erlojupeko saioek zalantza puntu txiki bat sortarazten badute ere. Nolanahi ere, apustu seguru xamarra.
– Marzio Bruseghin: ia urteroko legez, Giroko irteerara bere burua gehiegi erakutsi gabe helduko da. Normalean honek ez du oztopo bat suposatzen bere kasuan behintzat, eta horrenbestez kontuan hartu beharko da Lampre-ko gizona. Hala ere, Continue reading “Italiako Giroa 2009, multzoen azterketa (I). Hautagai nagusiak”
15 egun barru hasiko Italiako Giroa, ehunurteurrenaren Giroa. Ez da ehungarren ekitaldia, 92.a baizik, baina 100 urte betetzen ditu Giroak eta beraz, aurtengoa berezia izango da. Berezia izatea nahi zuten antolatzaileek eta ibilbidean esperimentuak txertatu dituzte: Taldekako erlojupekoa Venezian, bakarkako erlojupeko oso luzea (61 km), 83 km-ko etapa laburra izugarrizko igoerarekin (Blockhaus), 100 itzuliko zirkuitua Milanon, Erromako amaiera eta nola ez, mendi eta aldapatxo ugari… Baina Giro hau benetan erakargarria egiten duena beste gauza bat da: Lance Armstrong-en parte hartzea!
Pasa den larunbatean aurkeztu zen urtero nigan itzuli handietan irrika gehien sortzen duen Italiako Giroa. Aurreko urteetan ibilbide aldetik hiruetatik nabarmen onena izaten bazen ere, aurtengoan pixkat “harrituta” utzi nau.
Giroa aurreko domekan bukatu zen, eta Xantini porrak sariak banatu zituen eguenean, Arrasateko Monte tabernan. Datuek berresten dute EHko porra garrantzitsuenetakoa dela: ia 17.000 euro saritan eta 600 parte-hartzaile (EHkoak eta baita kanpokoak ere).