#319 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 4. etapa

Gaur jokatu da Italiako Giroko 4. etapa eta transizioko etapa izango zelakoan bageunden ere, tropel buruan izan den erorikoak Dumoulin (SUN) Giroaren lehiatik kanpo utzi du. Roglic (TJV) izan ezik, gainontzeko faboritoak moztuta izan dira eta denbora galdu dute. Etapa garaipena Carapazek (MOV) lortu du gaurkoan. Hau guztia mini podcast honetan laburbiltzen dizue Egoitz Lizasok (@elizaso).

#318 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 3. etapa

Lehen etapa garaipena Gaviriak (UAD) eraman du esprintean Vivianiren (DQT) esprinta epaileek arauz kanpokoa jo baitute eta Italiako txapelduna zigortua izan baita. Hatsuyama (NIP) japoniarra izan da ihesaldian bakarrik izan dena protagonista eta mendiko puntuak biltzen, aldiz, Ciccone (TFS). Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) mini podcast honetan.

#317 Tropela.eus | errepasoa

Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) azken bi asteei errepasoa egiten diete, bereziki Romandiako Tourrari eta Italiako Giroaren hasierari. Horrez gain mintzagai izan dute hurrengo astean jokatuko den Emakumeen Bira bera ere.

#316 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

205 kmtako etapa izan da Giro honetako bigarrena eta esprintean amaitu da. Bertan garaile Ackermann (BOH) alemaniarra izan da Viviani (DQT) eta Ewanen (LTS) aurretik. Eguneko ihesaldian Ciccone (TFS) sartu eta eta mendiko sailkapenean lidergoa sendotzea lortu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

#315 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 1. etapa

8kmtako 1. etapa jokatu zen eta bertan azkarrena Roglic (TJV) izan zen. Bera izango lehen liderra abiatu berri den Giro honetan. Euskaldunik onena, aldiz, Pello Bilbao (AST) izan genuen. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan.