Berandu bada ere, hemen duzue 2019ko Italiako Giroko 14. etaparen mini podcast hau. Carapaz (MOV) izan zen indartsuena eta etapa garaipena lortzeaz gain, lidergoa berreskuratu ditu errentaz gain helmugako gain sariei esker. Roglic (TJV) orain 7 segundora aurkitzen da eta podiumeko hirugarren postuan Nibali (TBM) da etaparen ondoren. Hau guztia kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.
Kategoria Artxiboak:Italiako Giroa
#328 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa
Bigarren etapa menditsua gaurkoa eta ikuskizuna izan da. Ihesaldi jendetsuan Cicconek (TFS) mendiko sailkapeneko lidergora berreskuratu du eta bertan zen Zakarinek (TKA) etapa garaipena lortu du sailkapen nagusian podium postuetan jartzearekin batera. Pena, baina Mikel Nieve (MTS) ez da gauza izan errusiarraren erritmoari eusteko eta bigarren sailkatu da. Aldiz, hirugarren Mikel Landa (MOV) urrutitik erasoa jo ondoren. Dagoeneko lehen 10 postuetan sartu da Murgiako txirrindularia. Galtzaileen artean Simon Yates (MTS) eta Miguel Angel Lopez (AST) izan dira, azken honek matxura baten erruz. Hau guztia eta gehiago mini podcast honetan duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik.
#327 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 12. etapa
Lehen mendate serioa zuen etapa jokatu da eta ikuskizuna eman du. Horrela kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 12. etaparen mini podcast honetan. Ihesaldiak sari bikoitza jaso du, izan ere Benedetti (BOH) italiarrak etapa garaipena eskuratu du eta Polancek (UAD), Contiren taldekideak; ihesaldiko errentari esker maillot arrosa.
Sailkapen nagusiko faboritoei dagokienez saiakera eta etekina Mikel Landa (MOV) eta Miguel Angel Lopezek (AST) lortu dute.
#326 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa
Gaur izan da esprinterrentzat azken aukeretako bat eta ez dute alferrik galdu. Hiruko ihesaldi bat osatu bada ere, Frapporti (AND), Maestri (BRD) eta Cimak (NIP) osatua, esprinterren taldeek ondo kontrolpean izan dute. Azkenean azkarrena Ewan (LTS) txikia izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Contik (UAD) jarraitzen du lider. Hau guztia eta biharko etaparen pintzeladak Egoitzek (@elizaso) ematen dizkigu podcast honetan.
#325 Tropela.eus podcastak: 2019ko Italiako Giroa errepasoak – 10. etapa
Iban (@piban) arduratu da 2019ko Italiako Giroko 10. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Esprintean amaitu den etapa honetan Demare (GFC) garaile izan dela kontatzen digu azken kilometroan izan den erorikoa saihestu duen gizon azkarretako bat izan baita. Lider Contik (UAD) jarraitzen du.