Bihar amaituko da Emakumeen Bira. Emakumezkoen lehiaketetan lehenengoz sariak izango ditugu, Urola Kostako erabiltzaileen artean bakarrik banatuko badira ere.
Continue reading “Emakumeen Birako lehiaketan sariak ditugu Urola Kostakoa bazara”
Euskara, teknologia eta txirrindularitza
Bihar amaituko da Emakumeen Bira. Emakumezkoen lehiaketetan lehenengoz sariak izango ditugu, Urola Kostako erabiltzaileen artean bakarrik banatuko badira ere.
Continue reading “Emakumeen Birako lehiaketan sariak ditugu Urola Kostakoa bazara”
Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Emakumeen Bira lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Aurtengoa etapa bat gehiago izango du Birak, 2km-ko sarrerakoa
– Vos eta Ferrand Prevot (iazko garailea) ez dira izango
– Hiru euskal talde izango dira lehian
– Kiniela egiteko ohar lagungarriak
Post honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2014 Emakumeen Birari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Ibilbideari errepasoa: aurtengo ibilbidean ez da erlojuaren kontrako saiorik izango, gainsariak, “puntu beroak”,…
– Hautagaiak nagusiak: Vos (RBW) izango al da nagusi?
– Hautagaiak: zein izango dira podiumaren inguruan lehian izan daitezkeenak?
– Beste hautagaiak: Ane Santestebean (SLU) euskaldunen artean ondoen ibil daitekeena
– Besteak: euskal txirrindulari dezente
Emakumeen Saria 2014
Hemen uzten dizuegu ikusgai Durango-Durango Emakumeen Saria 2014 ekitaldiaren laburpena. Eskerrik asko Iñigo!
Azkenean bai! Bereganatu du Emma Johansson suediarrak bere kalitatearen mailako garaipen haundi bat. Lortu du Marianne Vos ahaltsuaren uztarritik askatzea. Bira hontan, profesional bezela lehen pedalkadak eman zituen errepideetan, berak eraman du aginte makila.
“Justizia”, “merezimendua” izan dira Biraren ostekoetan Emma-ri gehien zuzendutako hitzak. Eta ez alferrik, Vos-en tiraniapean bizitzen ikasi behar izan duen izar honek ahotsa noiz altsatuko zai izan bait gara luzaroan. Continue reading “Bira 2013 : Emma-ren ordua”
Post honetan Axier Sukiak (@sukipalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki ditzakezue. Podcastean 2013 Emakumeen Birari errepasoa egiten diote, denboraldiko seigarren kinielari begira interesgarri izan dakizukeena.
Hona hemen jorratu diren gaiak:
– Gainetik Dauphine Kriteriuma nola doan eta Santambrogioren positiboa.
– Emakumeen Birak nazioartean duen maila.
– Ibilbideari errepasoa.
– Nola banatuko dira puntuak lehiaketa honetan?
– Multzoei errepasoa.
Argazkia: durangon.com