#341 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra

Imanol Llucia (@imanolllucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) elkartu dira denboraldiko lasterketarik garrantzitsuenaren podcasta grabatzeko: Frantziako Tourra.

Hirukoteak 106. edizioa izango den ibilbideari errepaso bat ematen diote, lasterketaren inguruan jakin beharreko gauzarik garrantzitsuenak aipatzen dituzte, eta bereziki Tropelako multzoen azterketa zehatza egiten dute. Seguru kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela!

Hemen dituzue podcastean aipatzen ditugun Telegrameko estekak:

#340 Tropela.eus | errepasoa 5

Hau duzue Tropelaren 340. podcasta eta denboraldiko 5. errepaso podcasta. Azken bi aste hauetan txirrindularitzaren inguruan izan ditugunak mintzagai hartzen dituzte Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Iban Perezek (@piban) podcast honetan. Zalantzarik gabe lasterketarik garrantzitsuenak errepasatzen dira, Dauphine Kriteriuma eta Suitzako Tourra.

Gogoratu bi aste barru abiatuko dela Frantziako Tourra eta txirrindulariek prest izateko denbora gutxi geratzen zaiela dagoeneko.

#339 Tropela.eus podcastak: 2019ko Suitzako Tourra

Larunbat honetan abiatuko da 2019ko Suitzako Tourra. Aurre analisia egiteko, podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Iban Perez (@piban) bildu dira.

Nahiz eta faborito nagusienak Dauphineko Kriteriuma lehiatzen aritu, beste zenbait txirrindularik Suitzako Tourra hautatu dute Frantziako Tourreko prestaketa borobiltzeko. Guztia aztertzen dute, batez ere Tropelako kiniela, solaskideek podcast honetan.

#338 Tropela.eus podcastak: 2019ko Dauphine Kriteriuma

2019ko Dauphine Kriteriumari errepasoa ematen diote ezohiko podcast honetan Inaxio Esnaolak (@inaxioesnaola), Imanol Lluciak (@imanolllucia), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Izan ere “collage” podcast bat dela esan daiteke bakoitzak bere kasaka multzo desberdinen inguruko iritzia ematen baitute. Ohi bezala, kinielak egiten laguntzeko audioa.

#337 Tropela.eus | errepasoa 4

Iban Perez (@piban), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Imanol Llucia (@imanolllucia) azken bi asteetan txirrindularitzak eman duenari errepaso bat egiten diote, bereziki Italiako Giroari eta Emakumeen Birari. Guztia kondentsatuta 30 minutu inguruko saio berri honetan.