2010ari errepasoa (VIII): Ardenetako Hirukoa

Ardenetako Hirukoa Apirileko 8 egunetan goi mailako hiru lasterketa batzeagatik da ezaguna. Tropeleko txirrindulari garrantzitsuenak belgikar eta herbeheretar lurraldeetan izaten diraLiège -Bastogne-Liège monumentua lehiatzen eta hau aprobetxatuz Amstel Gold Race eta Flèche-Wallone lasterketetan ere maila izugarria izaten da. Normalean itzuli handiak lehiatzen izaten diren txirrindulari gehientsuenak punta-puntan izaten dira lasterketa hauetan, mendatetxoz josiak baitaude ibilbideak. […]

Horner, zakur zaharraren balentria

Urtero bezala, tropeleko txirrindulari garrantzitsuenetako askok parte hartu zuten Euskal Herriko Itzulian. Batzuk aipatzearren: Alejandro Valverde, Damiano Cunego, Andy Schleck, Purito Rodriguez, Samuel Sanchez, Robert Gesink, Haimar Zubeldia, Andreas Kloden… Horiek guztiak abiatu ziren Zierbenatik. Oscar Freire helmugaratu zen lehen postuan aurreneko etapan, baina epaileek zigortu zuen, azken metroetan ez zuelakoan zuzen jokatu. Hori horrela, […]

2010ari errepasoa (VI): Harbideetako Errege Berria

Paris-Roubaix lasterketari iparraldeko infernua deitzen zaio. Boonenentzat hala izango da behintzat aurtengoan. Ez Cancellararentzat. 7 egun lehenago Flandriako Itzulian gertatutakoa ikusi eta gero, bi gizon hauen arteko lehia ikusteko prestatuta geunden denok berriro ere. Flandriarra, errebantxa gosez, suitzarra ongi zaintzeko asmoarekin irten zen, baina indarrez ez ezik, taktika aldetik ere antzu xamar ibili zen. Helmugarako […]

2010ari errepasoa (V): Flandriako Erreinuan Suitzarra Garaile

Udaberriko egun bakarreko proba guztietan bi nabarmentzen dira denen gainetik: Apirileko lehen bi astetan izaten diren Flandriako Itzulia eta Paris-Roubaix, biak ere txirrindularitzako bost monumentuetakoak. Harbideetan barrena kilometro ugari egin behar izaten dituzte txirrindulariek eta gainontzeko probetan ikusi ohi ez ditugun imajinak ikusteko parada izaten da. Aurtengoan bi gizonen arteko lehia estua espero zen aurreko probetan (E3-Prijs Harelbeke, […]

2010ari errepasoa (IV): Freirek Classicissima hirugarren aldiz

Txirrindularitzako 5 monumentutako lehena da Milanotik hasi eta Sanremon bukatzen den udaberriko egun bateko proba garrantzitsu hau. Ia 300 km-tako ibilbidea, eta bukaeran batik bat, oso gorabeheratsua, Cipressa eta Poggio-ko mendatetxoak helmugatik oso gertu dituztelarik. Sprint-ean bukatzeko traza haundiak dituen lasterketa, baina bi mendatetxo horietan tropel aurrean ezinbestean egon beharrekoa. Freirerentzat proba aproposa dirudi, ezta? […]

2010ari errepasoa (III): Garzelli “aitona” garaile Tirreno-Adriaticon

Guztiok dakigu G8a munduko herrialderik boteretsu eta industrializatuenek osatzen dutela. Gaur egun ezagutzen dugun G8a, ordea, 1997ra arte G7 deitzen zen, Errusia begirale bezala egoten baitzen. Tirreno-Adriaticok urtero esprinterren G7a biltzen du, eta tropeleko gainontzeko txirrindulariek Errusiak 1997ra arte zeukan papera hartzen dute, hau da, begiralea izatearena, alegia. Dena den, 2010eko ekitaldian dagoeneko lehenengo etapan […]

2010ari errepasoa (II): Contador jaun eta jabe Paris-Nicen

Paris-Nice espainiarren jabego pribatua bilakatzen hasi da. 2007an Contadorrek eta 2009an Luis León Sánchezek irabazi ostean, aurtengo ekitaldian berriro Contador gailendu zen, podiumean beste bi espainiar zituelarik alde banatan: Alejandro Valverde eta Luis León Sánchez bera. Urtero bezala denboraldiko etapetako lehen itzuli handia izango zen hartan, ibilbide klasiko xamarra diseinatu zuten antolatzaileek. Beharbada, Mont Faron […]

2010ari errepasoa (I): Australia epel, Greipel bero

Urtarrilean hotz egiten du. Euskal Herrian hotz egiten du. Ez, ordea, Australian. Bertan abiatzen dute denboraldia, Tour Down Under lasterketan. HTC-Columbia taldeko Andre Greipel alemaniarra nagusitu zen. Lehen bi etapetan tropela osorik edo ia osorik iritsi zen azken metroetara eta esprintean Greipel izan zen jaun eta jabe. Laugarren etapa ere irabazi zuen eta lideraren mailota […]

2009ko urteari errepasoa

Urtea amaitzen ari da eta aurtengo urteak txirrindularitza munduan eman dizkigunak errepasatu nahi nituzke. Horretarako atal edo arlo ezberdinen inguruan iritzia ematea pentsatu dut. Noski, zuek atal horien inguruan duzuen iritzia eman dezakezue. Hona hemen atalak eta nire iritzia: Ikusmin gehien sortu duen txirrindularia: iritzi ezberdin asko izango da honen inguruan, baina medioetan izandako eraginagatik, […]