#239 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 3. etapa

Aurtengo Italiako Giroak gaur amaitu du Israelen burutu beharreko lehen 3 etapak, eta gaurkoan atzokoan bezala Viviani (QST) gailendu zen. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) Tropelaren mini podcast berri honetan.

#238 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 2. etapa

Gaur jokatu da 2018ko Italiako Giroaren 2. etapa. Imanol Lluciak (@imanolllucia) egiten digu laburpena mini podcast honetan. Itzuli handiko 2. etapa hau esprintean erabaki da espero bezala Viviani (QST) izan da garailea Imanolek kontatzen digun moduan. Ezustekoa, akaso, lider aldaketa gauzatu dela izan da Dennisek (BMC) tarteko helmugan lortutako gainsariari esker.

#237 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 1. etapa

Jerusalemetik abiatu den 2018ko Italiako Giroaren lehen etapaz hitz egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) lehen podcast honetan. Bertan nola iazko Giroko garaileak berriro ere maillot arrosa jantzi duen kontatzen du, baita nola Pello Bilbaok etapan 6. postuan sailkatu den.

Ez galdu eguneroko laburpentxoa!

#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta konbinatuaren zuriarekin batera. Horretaz aparte, beste kontutxo batzuk ere aipatzen dituzte solaskideek.

#231 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Contadorrek (TFS) bere azken lasterketa profesionalean etapa garaipena lortu duen l’Angliru gainean. SKYko gizonak ere sendo izan dira eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan maillotari eusteko. Podiumeko postuetan bai, aldaketak izan dira eta Froomekin batera Nibali (TBM) eta Zakarin (KAT) izango dira Madrileko oholtzan.