#234 Tropela.eus podcastak: 2018ko Euskal Herriko Itzulia

Podcast honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren – edo Itzulia Basque Country esan behar dugu? – podcasta grabatu dute. Aurtengo berrikuntza guztiez aritu dira, baita Itzuliaren webgune ofizial berriaren inguruan ezin bestean. Baina garrantzitsuena lehiaketari eta kinielari berari egiten dioten errepasoa da.

Teknologia berriak eta antolakuntza zaharkituak

Atzo goizean Lokatza Elkarteak aurtengo Gorlako igoerako “Radio Tour” internetez entzun ahal izango dela zabaldu zuen. Hau da, epaile eta lasterketa barruko ibilgailuen artean informazioa zabaltzeko eta lasterketaren egoera zein den jarraitzeko erabiltzen den irrati seinale hori edonork entzun ahal izango duela internet bidez. Inoiz halako seinalerik jarraitu ez duenak ez espero irrati saioen moduko ezer, aspergarria ere izan baitaiteke, seinalea galtzea ohikoa izaten delarik, soinu kaxkarra… baina dudarik gabe, lasterketaren informazioa momentuan jasotzeko biderik zuzenena da. Aurrerapauso bikaina eta txalotu beharreko ekimena teknologia berrien bitartez txirrindularitza jendearengana hurbiltzeko. Continue reading “Teknologia berriak eta antolakuntza zaharkituak”

#233 Tropela.eus podcastak: 2018ko Paris-Niza.

2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.

Orange eta Amena euskal txirrindularitzan interesa jarrita [inozentada]

Azken asteetan gure blogean asko aritu gara euskal txirrindularitzaren inguruan. Beno, asko aritu da Eneko Garate eta benetan irakurgai interesgarriak utzi dizkigu. Oraindik ez badituzu irakurri garaiz zabiltza.

Jakingo duzuen moduan 2018ko denboraldian Murias taldea Continental Profesional kategorian izango da eta Euskadi Fundazioa, berriz, Continental, Murias baino maila bat baxuago. Orain gutxi jakin dugu Euskadi Fundazioaren maillot berria laranja kolorekoa izango dela, Euskaltel-Euskadi taldea gogora ekarri asmoz. Ekimenak, ordea, euskal telekomunikabide enpresaren interesa piztu beharrean Orange frantziarrarena piztu du. Continue reading “Orange eta Amena euskal txirrindularitzan interesa jarrita [inozentada]”

#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta konbinatuaren zuriarekin batera. Horretaz aparte, beste kontutxo batzuk ere aipatzen dituzte solaskideek.