Hiru etapa aurtengo garailea ezagutzeko

Tropela Parisa ailegatzeko ezer gutxi falta da, baita Tropelako lehiaketako garailea ezagutzeko ere. Azken egunotako garaileak hauek izan ditugu: 16. etapan larsson aretxabaletarra, 17.ean unailarra azpeitiarra eta gaurko 18. etapan wito busturiarra. Hauek Unai Osaren maillot eder bat, Pablo Urtasunena eta Haimar Zubeldiarenak jasoko dituzte hurrenez hurren. Gure eskerrik beroenak euskal txirrindulari hauei ere beraien […]

Azken astean sartu gara

Jada gutxi falta da txapeldunak ezagutzeko. 'Tropela elkarteko zenbait kide Piriniotan izan gara euskal txirrindulariak eta gainontzekoak animatzen, baina berriro hemen gara garaileen berri emateko. 13. etapan Igor Gonzalez Galdeanoren maillota lore elgoibartarrak irabazi zuen, 14. etapan Patxi Vilaren maillota mlezertua etxauriarrak eta 15.etapako maillotak horiek Aulestiko pototok Gorka Gonzalezen maillota, yontxu eibartarrak Iker Leonetena, […]

ESAITen jaialdia Piriniotan

Tropela euskal selekzioaren alde. Azken urteetan bezala, aurten ere uztailak 16-17 Tourrean izango gara. Larunbat arratsaldean euskal festa antolatuko dugu Saint-Laryn (Pla d’Adet, helmuga inguruan jarriko dugun gunean. Igande goizean, 10:00etan hasita, Saint-Lary Soulan-Pla d’Adet bizikleta igoera. Informazio gehiago telefono hauetan: 656711275 – 635727202.

Frantziako egunean frantziarra nagusi

Gaur izan da Frantziako Errepublika eguna eta 13.etapa honetan David Moncoutie frantziarra izan da nagusi. Normala izate omen da Frantziako Errepublika egunean frantziarrek protagonismoa izan nahi izatea, eta hala gertatu da gaurkoan ere. Gure lehiaketari dagokionean, J.A. Garridok eskainitako maillot eder hori rlarrea o?atiarrak bereganatu du. Sailkapen orokorrean ere aldaketak izan dira eta lider berria […]

Alpeak amaitu dira

Orain Pirinioak iritsi zain da Tropela. Gaur amaitu dira Alpeetako etapak, eta Armstrongek erakutsitako nagusitasunaren ondoren, Pirinioen zain geratzen gara. Gaur izan den 11. etapan Saunier Duvaleko Juanma Garatek eskainitako maillota izan dugu sari moduan. Espainiako txapelketako irabazlearen maillota burrun erabiltzaile azkoitiarrarentzat izango da. Sailkapen orokorrean Ordiziako lander casadok jarraitzen du.

Armstrong: “… paquete de cojones”

Horiexek izan ziren estatu batuarraren hitzak etapa amaitu ostean. Gaizki ulertzera eraman bagaitzake ere, estatubatuarra Illes Balears taldeari buruz ari zen. Valverde 10. etapan Armstrongi gailendu zitzaion sprintean eta etapa bukatu ostean, laudorioak izan zituen Tourreko liderrak murtziarra eta bere taldearentzat. Euskal txirrindularientzat, berriz, ez zen egun oso ona izan. 10. etapa honetarako 5 maillot […]

Somarriba bigarren aurtengo Giroan

Bizkaia-Panda Software-Durango taldeko txirrindulariak bigarren postuarekin konformatu beharko du Nicole Brandli suitzarra gailendu baitzaio. Joanek 1999ko eta 2000ko giroak irabazita, aurtengo Giroa zuen helburu, baina ez da posible izan. Hala ere, ez da nolanahiko palmaresa Somarribarena: bi Giro (1999 eta 2000), hiru Tour (2000, 2001 eta 2002) eta 2003ko Kanadako mundialean erlojupekoan urrezko domina besteak […]