Zuen aukeraketa hau izan da Tropelean

Zuen egindako aukeraketaren arabera gehien aukeratu dituzuen txirrindulariekin osatutako taldea honako hau litzateke: HAUTAGAIAK: A.Valverde, S.Sanchez, A.Contador eta D.Di Luca. EUSKALDUNAK: P.Vila, A.Osa, J.Bru eta D.Etxebarria. BESTEAK: O.Freire, J.Voigt, R.Serrano, L.Piepoli, J.Rodriguez, J.L.Rubiera eta A.Gomez Marchante. Zuen kiniela honen antzekoa al da? Beherago jartzen dizkizuegu txirrindulari bakoitza zenbat aldiz aukeratua izan den erakusten duen zerrenda. […]

Azkenean 1.112 partehartzaile!

Atzo goizeko txanpa ederraren ondoren, 1.125 partehartzaile zeundeten Tropelean, izena emateko epea itxi genuenean. Erabiltzaileak gainetik aztertu ondoren 13 erabiltzaile eta beraien kinielak ezabatu egin ditugu. Batzuk, datu oso desegokiak zituztelako edota datu gehiegi falta zitzaizkielako eta beste batzuk, pertsona berak erabiltzaile bat baino gehiago sortu dituela konturatu garelako. Ongi dakizuen bezala, pertsona bakoitzak kiniela […]

Zorionak Tropela!

Gaur urte bat bete da tropela.eus webgunea martxan jarri genuenetik. Teknologia berrietan euskarak duen presentzia bultzatu nahiak eta txirrindularitzaren munduarekiko dugun zaletasunak proiektu hau burutzera animatu gintuen, eta gure aurreikuspen guztien gainetik, bizi-bizi gabiltza oraindik. Azken urte hontan antolatu ditugun ekintzek izan duten babesa eta partaidetza ikusita, bigarren urte honetan indar berriturik gatoz, euskarazko edukiak […]

Hasi da Euskal Herriko Itzulia tropelarentzat

Euskal Herriko Itzuliko lehiaketa martxan da jadanik. Parte hartzeko sartu Lehiaketa atalean edo sakatu hemen. Izena eman eta zure txirrindulari gustukoenak aukeratu besterik ez duzu egin behar. Txirrindularitzaz gozatzeaz gain Tropela Elkarteak zure inguruko lagunekin euskaraz lagunartean jokatzeko aukera ematen dizu. Ondo pasa eta zorte on! Oharra: Iazko erabiltzaileak ezabatu egin ditugu, beraz, parte hartu […]

Sariak banatzen

Lagun asko bildu zen Zestoako Bainuetxean. Aurreko ostiralean izan zen sari nagusien banaketa Zestoako Bainuetxean. Patxi Vila, Andoni Aranaga, Mikel Astarloza, Joseba Albizu eta Joseba Zubeldia txirrindulariak izan genituen laguntzaile sariak banatzerakoan eta aurkezle lanetan Kepa Iribar Euskadi Irratiko kirol esataria. Gure eskerrik beroenak zuen partehartzeagatik. Lagun asko bildu bazen ere, sari guztiak banatu gabe […]

Tourrean Armstrong, Tropelean ''jose''

Sari banaketa Zestoako bainuetxean uztailak 29an. Tourra bukatu da eta berarekin batera gure lehiaketa ere. Saritu guztien zerrenda Sariak atalean duzuen arren, esan 21. etapako irabazlea JONJO donostiarra izan zela. Berak irabazi du Igor Astarloak eskainitako ostadar koloreak dituen maillota. Aurtengo edizioan jose lezotarra izan da garaile 5429 punturekin eta lehen postuetan lehia bizia izan […]

Armstrongek irabazi du 2005eko etapa bat

Rasmussen Tourraren handitasunak irentsi egin zuen. Atzo jokatu zen 55.5 kilometrotako erlojupekoa eta Armstrong izan zen garaile. Era honetan aurtengo Tourra irabazteaz gain, etapa garaipen bat lortu du, aurtengo bakarra. 20. etapako saioan galtzaile nagusia Rasmussen izan zen podiuma galtzeaz gain postuetan atzera egin baitzuen 7. posturarte. Tropelako lehiaketari dagokionez durangoko TXIKITO izan genuen garaile […]

Guerini izan da gaurko etapan garaile

Ihesaldi baten fruitua izan da. Gaur 19. etapa jokatu da eta T Mobileko Guerini italiarra izan da garaile. Bakarrik helmugaratu bada ere, Casar, Pellizotti eta Pereirorekin batera izan da ihesaldian. Gaurko saria Unai Yusek eskainitako maillota izan dugu eta garailea ondarruko DVD izan da. Sailkapen nagusian, aldiz, aldaketa izan dugu. Orain arte lehen postuan izan […]