#509 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 19. etapa

Mohoricek (TBV) lortu zuen Bahrainen Tour honetako 3. etapa garaipena

Ihesaldiak bidea egitea lortu zuen atzokoan. Mohoricek (TBV) bere gaitasunak baliatuz eta iheskideen izan zuten antolakuntza kaskarra tarteko, Bahrain taldearentzat 3. etapa garaipena lortu zuen. Ion Izagirrek (APT) ere ihesaldian sartzeko aukera izan bazuen ere, etaparen lehiatik kanpo geratu zen. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek (UAD) horiz ekingo dio gaurko 20. etapari.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#508 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 18. etapa

Pogacarrek (UAD) beste etapa bat eta mendiko maillota poltsikoratu ditu

Ineos taldeak lan egin du tropel nagusian eta esango genuke lortu dutela helburuetako bat: Carapazen (IGD) podiumeko postua ziurtatzea Tourmaleten gora Uran (EFN) atzean geratu baita. Baina, aurreko etapan bezala, Pogacar (UAD) nagusi Vingegaard (TJV) eta Carapazen (IGD) aurretik. Gainera gaurko garaipenarekin Pogacarrek mendiko maillota ere eskuratu du. Iazkoa lortzeko bidean da esloveniarra.

Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#507 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 17. etapa

Pogacarrek (UAD) nagusitasuna erakutsi du Pirineotako etapa irabazita

UAEko kontrolatutako etapan, Pogacarren (UAD) nagusitasuna erakutsita etapa garaipena lortu zuen Piriniotako lehen etapan. Vingegaard (TJV) gaztea eta Carapaz (IGD) izan zituen bidelagun azken kilometroetan, baina esan bezala, bietako inor ez zen gauza izan Pogacarri etapa kentzeko. Lidergoa sendotuta, beraz, esloveniarra, Vingegaard eta Carapazek, aldiz, podiumeko postuak ziurtatzen hasita.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu

#506 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 16. etapa

Konradek (BOH) etapa garaipena 2021eko Tourrean

Konradek (BOH) garaipena eman dio taldeari Polittek (BOH) egun batzuk egin zuenaren antzera, ihesaldian sartu eta nagusitasuna erakutsiz. Alex Aranburu (APT) ihesaldi horretan izan bazen ere, seigarren postuan sailkatzeko aukera besterik ez du izan. Maillot berdearen lehian, Colbrellik (TBV) eta Matthewsek (BEX) puntuak bildu zituen, nahiz eta Cavendishek (DQT) eusten dion maillot berdeari. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik gabe, Pogacarrek (UAD) jarraitzen du lider.

Atzoko etapak emandakoak eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#505 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 15. etapa

Kussek (TJV) etapa garaipena lortu du Andorran

Ihesaldia gailendu da etapa berri batetan. Oraingo agertokia Andorra genuen eta ihesaldiko tropeltxo marduletik Kuss (TJV) estatubatuarra izan da garaile. Hautagai nagusien artean mugimenduak izan badira ere, Pogacarrek (UAD) nagusitasunez eusten dio lidergoari.

Atzoko etapak emandakoak eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

Podcastera harpidetu