Aurreko podcasta: 2010eko Tourreko prologoa
[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_1etapa32.mp3|titles=Tropela.net: 2010eko Tourreko 1. etapa]Egile Artxiboak:Tropela Elkartea
Tropela.net podcast berria: 2010eko Tourreko prologoa
Tropela Elkarteak beste aurrera pausu bat eman asmotan Tourreko zenbait etapen kronikak audio bidez egitea pentsatu du. Iritziak eta galderak badituzue erabili ohiko bideak: bloga, tropela@tropela.eus, facebook edota twitterreko @tropela bidez.
Lehen honetan Tourreko prologoaren inguruko kronika egiten dugu. Gustuko izango duzuelakoan gaude.
[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_prologoa32.mp3|titles=Tropela.net: 2010eko Tourreko prologoa]Ruben Perezek etapa eta lidergoa eskuratu du Bavierako Tourrean
Ardenetako Hirukotea: berezitasunak
Euskal Herriko Itzuliarekin euskal errepideetan txirrindularitzarik onenaz gozatu ondoren eta Flandesko Tourra eta Paris-Roubaix pasa direnean, gainean ditugu Ardenetako Klasikoak: Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja. Eta aurten lehen aldiz Tropelako lehiaketa izango da klasiko hauekin. Denboraldiko hirugarren lehiaketa hau nahiko berezia da, parte hartzaile bakoitzak bere ziklista-talde bakarrarekin jardungo baitu 3 probetan. Horrek zer esan nahi du? Txirrindulari batek zenbat probetan parte hartuko duen jakitea informazio oso garrantzitsua dela.
Gainera, orain arteko probetan lasterketa hasi baino egun batzuk lehenago, txirrindulariak koloreztatuz ziklista bat parte hartzekoa zen (berdez) ala ez (gorriz) adierazten genizuen. Oraingoan, gerta daiteke ziklista bakoitzak hiru lasterketatan, bitan, bakarrean parte hartzea ala bakar batean ere ez parte hartzea. Ondorioz, koloreztatze sistemak balio ez digunez, txirrindulariak ez dira kolorez markatuko eta tropeleko kide bakoitzaren esku uzten dugu informazio hori lortzeko lana. Informazio gehiago webgune hauetan topatu dezakezue:
http://www.cyclingstartlists.com
Puntuazioari dagokionez ere proba berezia izango da eta Tropelako arauetan nahiko garbi adierazten den bezala klasiko bakoitzaren amaieran honako puntuazioa banatuko da: Continue reading “Ardenetako Hirukotea: berezitasunak”
Euskal Herriko Itzuliko podiuma
Argazkia: Susi Goetze (www.cyclinginside.com)