Italiako Giroa hasi da!

Bai, atzo hasi zen, baina Tropelean gaurtik aurrera hasiko da puntuak banatzen. Hiru astetan zehar 3733 parte hartzaile izango gara lehian, batzuk Kanariar edo Balear irletako bidaia hori eskuratu nahian eta beste batzuk, nire kasuan bezala, parte hartzen ari garen tropeltxoetan aurrealdean izateko itxaropenean.

Atzoko taldekako erlojupekoan SLIPSTREAM – CHIPOTLE taldeak erakustaldia eman eta Vande Velde amerikarrak maglia arrosa eskuratu zuen. Zabriskie bere taldekideak ere gustura ospatu zuen podiumean xanpaina eskutan dantza eta guzti eginaz, baina gaur zoritxarrez Zabriskiek etxerako bidea hartu behar izan du eta Vandeveldek maglia galdu du. Euskalte-Euskadiri dagokionez, euskal taldea ondo ibili zela esan beharra dugu azken bi taldeen aurretik sailkatuta.

Ricc�k erakustaldi aparta eman du eta garaipena eskuratu. Di Luca bigarren sailkatu da eta etapa guztietan lehiatzeko prest dagoela erakutsi du aurtengo Giroa irabazteko. Bere taldea ere, LPR, ikaragarri.

Beharbada bigarren maila batean geratu da, baina xelebrea suertatu da Roy eta Loosliren arteko haserrea. 10 minututik gora ihes eginda ziren bi txirrindulariak, baina Intergiroko helmuga lehiatzerakoan, ez dakit aurretik zerbait adostu duten ala ez, baina Loosli pasa da lehen postuan eta horrek Royri ez dio batere graziarik egin. Ondorio erreleboak emateari utzi dio muturtuta eta ihesaldia pasio bilakatu da tropelak irentsi dituen arte. Ikustekoa!

Gaurko etapak emozio ugari izan du eta hori gustatu zait. Ez nuen usteko bigarren etapa batean txirrindulariek honelako jokabidea izango zutenik. Horrelakoak badira hurrengo egunetako etapak ikuskizun paregabea izango dugulakoan nago.

Patxi Vilak ustez positibo eman du

Martxoaren 3an egindako sorpresazko azterketa baten ondorio izan da. Ez inongo lasterketatan izan, etxean bertan baizik.

Dirudienez tarte txikia medio izan da, baina konfirmatzen bada Vilak bizikleta uzteko erabakia hartuko duela dirudi 32 urte baititu txirrindulariak.

Ondorio zuzena Giroan parte hartu gabe geratuko dela da. Kontraanalisiak eskatuak omen ditu, baina beti bezala, berandutu egingo dira eta auskalo noiz jakingo ditugun emaitzak.

Romandiako lasterketan ihesaldi bati esker mendiko sailkapenean lider zen, baina etxerako bidea hartu zuen. Hona hemen arrazoia.

Espero dut positibo hau ez konfirmatzea eta nere animoak Patxiri.

2008ko Giroa eztabaidagai

Astebete eskas falta da aurtengo Giroa hasteko. Noski, Tropelean ere Giroaren inguruko lehiaketa izango dugu. Oraindik ezin da kinielarik egin, baina adi ibili laister izango baita posible.

21 etapatako lasterketa izango da, hauetatik lau erlojupekoak izango dira, hiru bakarkakoak eta bat taldekakoa. Lasterketa hasi eta bukatu erlojupekoekin egingo da, Palermon jokatuko dena eta Cesano Maderno – Milan azkena. Mendi etapak astebukaeratan izango dira gure zorionerako. Hauetatik galdu ezin dena Marmoladara egingo den igoera izango da, maiatzaren 25ean jokatuko dena. Nik jada hori gorriz markatua dut egutegian!

Ez dakit zeintzuk izan daitezkeen aurtengorako faborito, baina Ricco, Simoni, Soler, Di Luca eta Cunego aurrealdean ikusiko ditugulakoan nago. Seguraski izen gehiago ere gehitu beharko nituzke, baina oraindik goizo xamar dela deritzot.

Euskaldunei dagokionez Juanma Garate eta Patxi Vila izango dira seguraski gure ordezkaririk nabarmenenak orain arte erakutsi diguten bezala. Gainera atzoko Romandiako etapan Vila sasoiko dagoela erakutsi zuen. Euskaltel-Euskadi taldeari dagokionez, nire iritziz nahiko talde apal xamarrarekin hartuko du parte.

Ia hurrengo egunetaz berri gehiago ditugun eta iritzi osatuagoak emateko gai garen.

Liège-Bastogne-Liège lasterketaren atarian

Li�ge-Bastogne-Li�ge 2008Hemendik gutxira emango diote Liegen bildutako txirrindulariek iparraldeko azken lasterketa nagusiari, 10:15etan hain zuzen ere. 261kmko ibilbide luzeari egin beharko diote aurre. ETB1en azken kilometroak ikusteko aukera izango dugu arratsaldeko hiruretatik aurrera eta eskertzekoa izango da.

Zoritxarrez ez dugu euskaldunik ikusiko aurreko lekuetan. Ez dirudi behintzat Fl�che Wallonne eta Amsteleko lasterketak ikusi eta gero aurrean izango direnik. Aurrean izango direnak Kirchem (Fl�che Wallonne aurtengo garailea) eta Cunego (Amsteleko garailea aurreko igandean) izan dira zalantzarik gabe. Beraekin batera Dekker, Rebellin, Bettini, Schleck, Evans eta Valverde izango dira seguraski, besteak beste.

Ez dugu asteazkeneko eguraldi txarra ikusiko eguraldi bikaina baitago aurrikusita. Honek lasterketa azkarrago bat izango dela pentsatzera garamatza eta, beraz, bestelako lasterketa bat ikustera. Ia zer eskaintzen diguten txirrindulariek gaurkoan!