Denboraldia hasi berria izan arren, hasi dira tropeleko izarrak agertzen. Garai aproposagoa izan ohi da txirrindulari ezezagunentzat, “onenak” helburuak beranduago izateagatik ez direlako oraindik bere sasoi punturik onenean izaten.
Hala ere, berezko kalitatea dela medio, jadanik ikusi (nire kasuan entzun eta irakurri bakarrik) ditugu Boonen (Qatar), Leipheimer eta Bettini (Kalifornia), Freire (Andaluzia), Eisel (Algarve) edo Bennati (Mediterraneo) bezalako txirrindularien garaipenak.
Hauek guztietatik Freirek dirudi sasoi punturik onenean. Milano – San Remo izango du helburu nagusitzat eta ikusten da ondo preparatuta dagoela. Andaluzian 2 etapa garaipen lortu eta beste bat bere taldekideari utzi ondoren, sailkapen nagusia etxera eman du. Oso indartsu hasi du denboraldia kantabriarrak.
Hala ere, denboraldi honen hasierako izar nagusia Ignatiev ari da izaten. Garaipen bat baino gehiago lortu du eta aditu askok ematen dioten etorkizun bikaina berehala hasi da baieztatzen. Ikusiko dugu hala ere, kasu honetan ere ez den gertatzen garai bateko sobiet batasuneko herrikide askori gertatu izan zaioan, denboraldi motx batean sekulako indarra eta erakustaldiak egin eta bere horretan geratu. Ez ahaztu Berzin, Bobrik, Gontchenkov edo beste maila batetan Popovych bezalako izenekin. Azken hau oraindik gaztea da eta agian ez nuke beste izenekin batera jarri behar baina antzeko bidea hartzen hasi da. Ignatiev gaztea oso gertutik jarraitu beharko dugu hala ere.
Urteak joan, urteak etorri, bai txirrindularitzan, bai beste edozein kiroletan, denboraldi hasieran aurreikuspenak egin izan ohi dira. Urte bukaeran ezer gutxi asmatu dela ikusten bada ere, denok gara zaleak bere aurreikuspenak ematen, norberaren intuiziotik harutz ezer ez baldin badakigu ere. Ez noa urtean zehar izan daitezkeen izar handiei buruz ezer idaztera, denon ahotan dabiltzan Basso, Valverde, Boonen, Bettini edo Vinokouroven izenak esateak ez baitu inongo ekarpenik egiten. Ezagutuko dituzuen, baino gutxiago entzuten diren txirrindulari gazteei buruz pare bat hitz egitea nahiago nuke.
Giro zeharo polita lortzen duen festa dugu berau, ziurrenik hemen dugun txirrindularitzarekiko dugun zaletasunaren islada. Urtean behin bakarrik izatea ere arrazoi bat gehiago izan liteke horretarako.
Iazko denboraldian, zerbaitek zer esana eman bazuen, hori Puerto Operazioa izan zen. Hasiera batean bai txirrindularitza, bai kirol guztiak orokorrean garbitzen lagundu behar zuen prozesua nolabaiteko erdi bidean geratu da. Ez dirudi ezertan lagundu duenik, eta txirrindularitzaren izena lur azpian geratu da. Prozesu honen harira, galdera pilo bat ditut buruan, ea laguntzen didazuen batzuk bada ere argitzen.
Beste txirrindulari denboraldi bat amaitu da. Urtarrila inguruan kirol honetara zaletuok garenok pozik hartu genuen denboraldi berri honen hasiera. Urte pixka bat arraroa zen aurtengoa, hemen behintzat hainbesteko indarra duen Frantziako Tourreko azken zazpi ekitaldietako irabazle (eta nola irabazi gainera!!!) zen Lance Armstrong falta baitzen. Txirrindularitza Frantziako Tourretik haratago ikusten ez duenarentzat, erreleboaren urtea zen aurtengoa, Basso eta Ullrich hautagai nagusi izanik, eta Valverde, Mancebo, Vinokourov edo Menchov bezalako txirrindulariak beraien aukerak izango zituzten proba frantziarra ikusteko zain. Azkenean, Puerto Operazioa, lesioak edo sasoi puntu exkaxak medio, ez zen aurretik aipatzen ziren txirrindularien arteko borrokarik izan. Pereiro galiziarra nagusi azkenean (nik hala kontsideratzen dut behintzat, ez dakit zuek oraindik Landisen aldeko apustua egiteko gai ikusten zareten).