Oraindik gaur ikusi dudan erakustaldia gehiegi sinesten ez dudan momentu honetan, azken egunari buruzko informazioarekin natorkizue.
14km-tako erlojupeko batek emango dio amaiera aurtengo Euskal Herriko Itzuliari. Urte askotan gertatu izan den bezala aurtengoak ere baditu bere tranpatxoak. Askotan esaten da irudi batek mila hitz baino gehiago balio izaten duela eta horri kaso eginez hona hemen erlojupekoa pixka bat hobekiago ezagutzeko balioko digun argazki sorta.
www.altimetrias.com web orriko foroan “Louis” erabiltzaileak jarri zituen argazkiak dira berauek. Bere kamerarekin atereak, espero dezagun ez dezala gaizki hartu guk argazki horiek erabili izana gure web orrian. Continue reading “6. etapa. Oiartzun – Oiartzun”
Oraindik zale askoren begiak Euskal Herriko Itzulian badira ere, igande honetan urteko probarik ikusgarrienetakoa korritzen da, Paris – Roubaix, txirrindularitzako 5 monumentuetako bat. Ez dugu euskaldunik bertan postu onik lortzeko moduan, baina ziur naiz txirrindularitza zale den oro proba hau ikusteko zain izango dela.