Aurreko urteetan aurreneko erlojupekoak argi eta garbi uzten zuen zein txirindulariren artean izango zen Tourreko garailea. Bertan Armstrong, Ullrich eta konpañiak euren indar erakustaldiak egin eta sailkapeneko aurreneko lekuetan kokatzen ziren, askotan Paris arte bertatik mugitu ere egin gabe.
Aurtengoan ez daukat hain garbi horrelakorik gertatuko denik. Landis eta batez ere Honchar, erlojupekoan beste guztien gainetik agertu dira baina ez dute lehen aipatutako txirrindularien ziurtasunik ematen gainean dugun mendiari begira. Pertsonalki, nahiz eta erlojupeko eskasagoa egin Honchar eta Landis baino hobekiago kokatuak irten diren txirrindulariak daudenaren iritzikoa naiz. Menchov, Evans, Karpets, Sastre edo Kloden, adibidez, oso arriskutsuak ikusten ditut. Continue reading “Gauza gutxi argitu duen erlojupekoa”

Iazko salbuespena kontutan hartu gabe, aurten ere kilometro gutxiko erlojupeko batekin emango zaio hasiera Frantziako Tourrari. Txirrindularitza bera baino bere inguruko gaiei hitz egiten ari den momentu honetan, lasterketa ahalik eta azkarren hastea komeni dela ematen du. Oraindik ez dakigu Astana – Wurth taldea irteera lerroan izango den, eta beste txirrindulari asko ere zalantza dira; eta ezin esan hori berri ona denik. Ez naiz ari irten behar duten edo ez duten epaitzen, oraindik ez jakitea baizik.
Datorren larunbatean emango dio hasiera aurtengo Frantziako Tourrak. Txirrindulari askoren urteko helburu nagusia (askorentzat bakarra ere bai) bihurtu den 3 asteko froga.