2. etapa. Urretxu – Karrantza

EH ItzuliaHasi da Euskal Herriko Itzulia eta Saunier Duvalen erakustaldia izan dugu bertan. Etapa hasieran, askotan bezala garrantzi gehiegi gabeko ihesaldi baten ondoren benetako indar neurketa hasi da helmugarako 15-20 kilometro ingurura. Bertan, Matxinen mutilak sekulako erakustaldia eman dute, azken orduko ihesalditxoan Juanjo Cobo sartuaz, berarekin etapa irabaziaz eta tropeleko gizonik indartsuena Gomez Marchante dela erakutsiaz, beste hautagai nagusiei segundutxo batzuk atereaz. Ezin ahaztu Koldo Gilek eman duen itxura bikaina, tropelean oso eroso ikusten nuen nik behintzat eta Valverderen gurpilari itsatsita iritsi da helmugara. Batzuren ahotan egon zitezkeen txirrindulari batzuk agur esan diete Itzulia irabazteko aukerei. Horien artean sartu behar beraien sasoi puntua ezagutzen ez baina izenez bada ere arriskutsuak izan zitezkeen Evans, D. Lopez, Rasmussen, Sastre, T.Dekker, Voigt edo Mayo eta uste baino indar gutxiago erakutsi dute Contador edo Schumacher bezalako txirrindulariek.

Eta biharko zer? Saunierrek liderraren maillota izateak proba pixkat alda dezake, tropela kontrolpean eramateko indarra dutelako. Bestela, azken kilometroetan, gaur tropelean aurrean iritsi direnak berriro ere hor izango direla uste dut: G. Marchante, Valverde, K. Gil, Rebellin, F. Schleck, S. Sanchez, Di Luca… Atzo esaten ziren izen oso antzekoak, lehen aipaturiko bateren bat kenduta. Cobo bera ere indartsu da azken egunetan eta lanak eman ditzake, hori bai, ez dakit orain Itzuliari nola ekingo dion Saunierrek. Coboren lidertza errespetatuko ote dute edo oraindik Marchante edo Koldo Gilen aukerei gehiago begiratzen jarraituko dute. Ziur naiz egoeran honetan ez direla ez Marchante ez Gil izango lehen erasoa joko dutenak eta horrek ez dakit Saunierri Itzulia irabazteko aukeretan mesederik egingo dion. Ikusiko dugu, ikusiko dugu…

Lehiaketari dagokionez… Cobo %2,9ak duela ikusten dut. Min handia egingo zuen kiniela askotan. Neuk momentuz asmatu dut Contador ez jartzearekin, ez ordea gaur indartsuena zirudienarekin, Gomez Marchanterekin. Cobo hor nuen taldean baina gehiago asmatu ezean jai egoten da lehiaketa honetan. Zer moduz hasi zarete zuek? Noren gain duzue jarrita konfidantza sailkapenean aurrera egiterako orduan?

1. etapa. Urretxu – Urretxu

EH ItzuliaHemen dugu hain ikusgarria izaten den Euskal Herriko Itzuliaren beste edizio bat. Aurtengo ibilbideak gogorraren fama hartu baldin badu ere, ezberdintasun batzuk aparte, urtero izaten da ibilbide gogorra, eta ere berean ikusgarria.

Ez da mendi edo etapa erabakigarri konkretu bat izaten, eta aurten ere antzeko zerbait dugu. Beste zenbait itzuli txikitan mendiko etapa bat edo erlojupeko bat izaten da eta proba hantxe erabaki, hemen berriz etapa guztiak izan daitezke erabakigarriak, agian Gasteizko kanpoan utzita.

Itzuliari hasiera emango dion etapa laburra (130km.) baina oso gogorra da, benetan gorabeheratsua. 9 mendate daude bertan eta helmuga Santa Barbara gainean, %8 aldapa duen 2,5kmtako mendatean.

Hurrengo eguneko etapa ere oso antzekotzat jo daiteke, mendi asko eta amaiera hain gogorra ez den aldapan. Beraz, bi etapa hauetan protagonistak errepikatu daitezkeela uste dut eta amaiera moeta hau ikusita denoi Valverde, Samuel Sanchez, Koldo Gil, Di Luca, Cunego, Rebellin, Schumacher edo Viciosoren izenak etortzen zaizkigu. Seguru nago hala ere, aipatutako izenetatik norbait itzulia irabazteko aukerarik gabe geratuko dela. Ikusiko dugu nork amaitzen duen horiz Oiartzunen. Lehiaketari begiratuta, zaleok Contador, Valverde edo Samuel Sanchezen aldeko apostua egin duzuela ematen du. Beti izan dudan ohiturari (edo erruari) jarraituz, gehien aukeratutako Contador ez dut jarri nire kinielan, aldiz, Schumacher alemaniarrarekin konfidantza galanta dut, eta sustu bat baino gehiago emateko kapaz ikusten dut.

Flandriako Tourra 07

RVVDuela egun gutxi esan nuen bezala, pertsonalki, urteko txirrindulari denboraldiko zatirik ederrenera iritsi garela uste dut. Askok bestelakoa esaten badidate ere, ez dut uste Tourreko mendiko etaparik gogorrenean ere zenbait klasikotan gozatu daitekeen ikuskizunaz gozatzeko moduan izango nintzatekeenik. Zer egingo diogu bada? itzuli handiena baino, klasikoen zaleagoa naiz, aukera baldin badut, itzuli handietako etaparik galtzen ez badut ere.

Aurreko astetik hasita (Milano-San Remotik nahi baduzue, beste klasiko mota bat baldin bada ere) klasiko ikusgarriak hasi dira, hala nola, E3 Harelbeke, Boonenek 4. urtez jarraian irabazi du, Van Looyren marka berdinduz, edo Flecha Brabancona, bertan Freire hirugarren urtez jarraian gailendu delarik. Klasiko hauetan ikusi denak, batez ere E3 Harelbeken, igandean bere jarraipena izan dezake. Hala izan du, behintzat, aurreko urteetan. Eta zer ikusi da bertan? bada azken urteetako berdinak dabiltzala jo eta su, gazte batzuren baimenarekin.

koppenberg.jpgEgun gutxiren buruan UCI ProTourreko puntu asko banatuko dira, Euskal Herriko Itzuliaz gain, Flandriako Tourra, Paris- Roubaix, Gante- Wevelgem, Fleche Valonne, Liege-Bastogne- Liege eta Amstel Gold Race korrituko baitira. Bi zati nabarmendu daitezke klasikoen zati honetan, orokorrean esanda, “Harrizaleena” eta “Itzuli handietakoak”. Milano-San Remoren ondoren, belgikako proba ikusgarrien ordua da. Momentuz, “harrizaleetara” mugatuko dugu textua, besteentzat tartea izango baitugu hemendik egun batzutara. Continue reading “Flandriako Tourra 07”

Quick Step-eko hierarkiatik aske, nagusi!!!

pozzato.jpgAtzo izan zen Het Volk probak eman zion, hain ikusgarriak suertatzen diren Belgikako klasikoen denboraldiari hasiera. Harbidezko errepide zatiak eta muino motz eta pikoez osaturiko lasterketak izaten ditugu berauek. 3 asteko itzulietan bezala, proba hauetarako espezialistak izaten dira eta zaila izaten da “ezustekorik” izatea.

Iaz Milano – San Remon garaile izan genuen Filippo Pozzato nagusitu zen atzoko Het Volk sarian. Dudarik gabe probako txirrindularirik indartsuena zela erakutsi ondoren, eskuak igota izan genuen helmugan. Flecha eta O’Gradyren atzetik zihoan laukotean erreleborik indartsuenak eman ondoren, azken metroetako erasoaldi bat nahiko izan zitzaion garaile irteteko. Continue reading “Quick Step-eko hierarkiatik aske, nagusi!!!”

Ullrichek utzi du!!!

Azken egunetan asko aipatzen zen gaia izan arren, gaurkoan baieztatu den arte ez zen ziurra berria. Hala ere, Jan Ullrich alemaniarrak txirrindulari profesionala izateari utzi dio.Jan-Ullrich.jpg

Hilabeteak zeramatzan errepidean agertu gabe. Oker ez banago bere azken lasterketa Suitzako Tourra izan zen, bertan irabazle izan zelarik. Egun batzuk aurretik Puerto Operazioa martxan zen eta garaipen honen ondoren hasi ziren “Rudicioren semea” zela zioten informazioak, eta horrekin batera Frantziako Tourrean parte hartzeko debekuarekin lotuta, gaur eman duen berria.

Alde batetik pena ematen dit hain ona izan den txirrindulari batek bere lana modu horretan utzi beharrean ikusteak. Gainera, Puerto Operazioan agertu ziren izen batzuk korritzen jarraitzen dute (Basso, Caruso, A.Davis, Mancebo…) eta beste batzuk utzi beharrean edo talderik gabe geratu dira (Ullrich bera, Osa anaiak, D.Etxebarria, Beloki). Orain dela pare bat aste ireki nuen berria hor egongo da gai honi buruz hitzegiteko.

Baina bestalde, bada pena ematen didan beste arrazoi bat. Ullrich badoa, doping kasu batetan zipristinduta (bai, badakit ez duela positibo eman baina betikoan gara) eta ez du ezer garbitu eta aklaratzen lagundu. Tropeleko izarrek zer dagoen esaten ez badute, nola konponduko dugu ba dopingaren orbana txirrindularitzan? izarrek eman beharko lukete etsenplu, Ullrich berak, Basso eta abarrek, baina ez, begiak itxi eta ezer argitzeko asmorik gabe txirrindularitza bizitzaren amaierarte iristen dira. Hau bai dela penagarria niretzat.