#289 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 7. etapa

2018ko Espainiako Vueltako 7. etapan Gallopin (ALM) gailendu zela kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso). Etapa gora-beheretsua, ihesaldi batekin espero bezala, baina azkenean indartsuenen tropeltxoan aurrera eginda frantziarra gailendu da. Sagan (BOH) ere berpiztu dela kontatzen digu. Sailkapen nagusian, aldiz, Molardek (GFC) jarraitzen du lider eta aldaketa nagusia Kwiatkowski (SKY) 6. postura atzeratu dela da eroriko baten ondorioz.

Valverdek hiru handiak lehiatuko ditu

Valverde 2012ko Vueltan podiumeanGutxik usteko genuen moduan, Valverdek aurtengo Espainiako Vueltan ere parte hartzea erabaki du. Zigorra bete eta berriro ere lehiara bueltatu zenetik ez dio hutsik egin denboraldiko azken itzuli handiari. Continue reading “Valverdek hiru handiak lehiatuko ditu”

Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)

etapa 16Hirugarren astean murgilduta jada, Frantziako Tourreko pelotoi handiak bigarren atseden egunera iristeko etapa hau gainditu beharra dauka. Beste behin, azken egunetako joera berdintsua izango du etapa honek. Oso ibilbide aproposa izango dute iheslariek arrakasta izateko, are gehiago, azken bi egunetako pelotoiaren jarrera eta abiadura ikusirik. Gapeko etapako irabazlea ihesaldian egongo delakoan gaude.

Ihesaldia antolatzeko abiadura izugarria izango da hasierako kilometroetan, baina behin ihesaldia antolatuta dagoela, pelotoiak hanka altxa eta iheslariek errenta polita irabaziko dute mugimendua Gapeko helmugara eraman ahal izateko. Ibilbideak bi mendate dauzka, bereziki garrantzitsua izango da azken mendatea Col de Manse (8.9km, 5.6%), 12 km-ren faltan gaindituko dutelarik. Mendate honetan erabakiko da etapako irabazlea, gorantz ez bada, beherakoan. Oso jaitsiera bihurria da eta teknikoki trebeak diren txirrindulariek abantaila izan dezakete jaitsiera arriskutsu honetan. Continue reading “Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)”

Aurre analisia: 8.etapa, Rennes/Mûr-de-Bretagne (181.5km)

etapa 8Aste bukaeraren etorrerarekin batera, bi etapa interesgarri datoz. 8. etapa hau, beste klasika bat balitz bezala hartu behar dugu, amaiera ez baita batere erraza izango. Ihesaldi bat antolatuko da eta argi, etapa aproposa izan daiteke ihesaldiak arrakasta edukitzeko eta. Taldekako erlojupekoa igandean dela jakinda, ikusi beharko da zein taldek hartuko duen erantzunkizuna pelotoi buruan, norbaitek hartzen baldin badu, beraz ihesaldiak aukerak izan ditzazke etapa honetan.

Mur de Bretagne (2km, 6,9%), 2 kilometrotako igoera besterik ez da, baina 10%-ra iritsiko diren malda bortitzak aurkituko dituzte bertan. Azken kilometroa 3%-ko aldapa leuna edukiko du eta ihesaldia zapuzten baldin badute, normalena, talde murriztu bateko esprinta ikustea izango litzateke, nahiz eta azken orduko eraso batek ere bere saria izan dezakeen. Continue reading “Aurre analisia: 8.etapa, Rennes/Mûr-de-Bretagne (181.5km)”

Aurre analisia: 6. etapa, Abbeville / Le Havre (191.5 km)

etapa 66. etapa honek, benetan amaiera bihurria izango du. Hasiera hasieratik txirrindulariak ibilbide gorabeheratsuan ibiliko dira, eta gainera, kostaldetik doazen heinean, bat baina gehiagok estu ikusi dezake bere burua tropel handia jarraitzerako. Esprinta da aukera fidagarriena noski, baina ihesaldi indartsu bat antolatzen baldin bada etapako lehen zatian beraien aukeratxoa ere izan dezakete.

Etapa honetan ere haize-babesak beraien garrantzia izan dezakete, etaparen azken zatia ere kosta partetik egingo dutelako. Etaparen azken kilometro pasea goranzko joera garbia dauka (850m, 7%), azken 500m-ak lau antzean izango direlarik (1%). Duda gabe, aldapa honek esprinter bat baina gehiago jokoz kanpo utziko du eta gure ustez, Sagan (TCS) bezalako txirrindulari batentzat amaiera ezin hobea da. Matthews (OGE) ondo egon balitz, etapa polita izango litzateke berarentzat, baina erorikoa dela eta ez da bere momentu hoberenean aurkitzen. Saganek (TCS) garaipena gertu izan du egun hauetan baina oraindik ez du besoak altxatzea lortu, egoera hau aldatzekotan egongo da eslovakiar gaztea. Le Havreko amaiera beretzat egina dagoela dirudi, faborito argia izango da etapa irabazteko. Continue reading “Aurre analisia: 6. etapa, Abbeville / Le Havre (191.5 km)”