Iparrorratza faltan

Argazkiek, batzuetan, ez dute errealitatea islatzen...

Beharbada denboraldiaren azken txanpan gaudelako izan da, baina Oleg Tinkoffek Contadorri eskainitako ‘agurrak’ ez du tarte zabalegirik hartu inguruko komunikabideetan edo irudipen hori dut nik behintzat. Dakizuenez, Contadorrek Trek taldean korrituko du 2017an eta Tinkoffek, bere aldetik, txirrindularitza utzi du. Baina ‘joan’ aurretik, epelak bota dizkio txirrindulari espainiarrari. Besteak beste, Contadorrek Treken talde giroa gaiztotuko dutela eta hobe zuela erretiroa hartzea adierazi du. Contadorrek Tourra ez duela berriro irabaziko gaineratu du. Ez da lehen aldia izan, gainera. 2013ko denboraldian, bere soldata aintzat hartuta, gehiago egin behar zuela bota zion taldeko ugazabak… sare sozialetan. Continue reading “Iparrorratza faltan”

#136 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Podcast honetan Ibanek (@piban) 2016ko Espainiako Vueltako lehen etaparen laburpena egin du. Aitzin etapa hau taldekako erlojuaren kontrako saioa izan da eta bertan garaileak eta galtzaileak zein izan diren aipatzen ditu Ibanek.

Contador bera bakarrik erori da

Gaurko egunean erorketek protagonismoa hartu dute. Badakigu lehen astean urduritasuna izaten dela eta gaurkoan ere ez da desberdin izan.

103. Tour honetako lehen etapan, helmugan ikusi dugu erorketarik handiena, txirrindulari gehien kaltetu dituena behintzat. Esprintean maillot horiaren bila zirela eroriko handia izan da baina horrek ez du Cavendish galarazi etapa garaipena eta maillot horiaz jabetzeko. Badirudi erorikoan kaltetu larririk ez dela.

Notizia, ordea, Contadorren erorikoa izan da. 80 km falta zirela helmugara bidean izan da eta bideo honetan ikus daitekeen moduan bera bakarrik erori da. Ez da ez hasera ona izan Tinkoffeko liderrarentzat.

Erabakiak azkar eta gaizki hartzen direnean

2015 Vuelta 1.etapa - TCGAsko esan eta idatzi da Espainiako Vueltan atzo jokatu zen taldekako erlojuaren kontrako saioaren ibilbidearen eta hartutako erabakien inguruan. Eta ondo amaitzetik urruti geratu direlakoan nago ondoren azalduko dudan moduan. Azter dezagun kronologikoki gauzak nola izan diren.

Urtarrilean aurkeztu zen 2015eko Vueltaren ibilbidea, tartean atzoko etapa. Antolatzaileek eta ibilbidea ezagutzen zutenek ontzat eman zuten World Tourreko lasterketa batetako etapa jokatzeko, hondartzak eta inguruko turismoa erakusteko aukera paregabeaz itxututa edo. Dakizuen moduan, antolatzaileek UCIra bidali behar dituzte ibilbidearen inguruko datuak eta kasu honetan ere berdin egingo zuten. Komeriak, ordea, txirrindulariak aste honetan ibilbidea ikuskatu zutenean sortu dira, errepideko krono saio bat baino #cronobeach bat zela jabetu zirenean.

Ikusita ze presio zegoen txirrindularien segurtasuna eta arriskua argudio bezala hartuta, bi egunetan antolakuntza neurriren bat hartzera behartua izan da. Ibilbidearen nondik norakoa aldatu ezin zela eta, denbora tarteak sailkapen nagusirako ez zirela kontutan hartuko adostu zuten, etaparen sailkapenerako bakarrik izango zirela. Continue reading “Erabakiak azkar eta gaizki hartzen direnean”

Aruk egin ezin duena Mikel Landak

Mikel Landa nagusi Madonna Di CampiglionGaurkoan ere erakustaldia eman du Astana taldeak. Madonna Di Campiglio igoeran jada Contador (TCS) bakarrik zen eta talde kazakhstandarrak bost ordezkari zituen, tartean Mikel Landa (AST). Besterik ezean, etapa garaipena lortu du Mikelek talde urdinarentzat. Continue reading “Aruk egin ezin duena Mikel Landak”