Zestoako lehen sailkatuarentzat ere afaria

Fati taberna. Tlf: 943 148464Zestoarren artean Tourrean lehen amaitzen duenak afari bat izango du bi pertsonentzat Fati tabernan. Beraz, Fati taberna Zarauzko Txiki-Polit tabernari gehitzen zaio herrietako sariei. Ikusten duzuen bezala oraingoz Zestoarrak eta Zarauztarrak zorteko dira. Zure herrian ez al da inor animatzen?

Tropela Elkartearekin [email protected] helbidera mail bat bidaliz egin zaitezke babesle. Ez galdu aukera hau!

Hushovd-Cancellara-Pozzato, eta gaur esprinta

dv356611.jpgIkaragarria Hushovdek daukan indarra, ikaragarria Cancellararena. Baina atzoko etapako gakoetako bat Pozzato izan zen. Cancellararen erasoei erantzutea ia ezinezkoa da, oso gutxik eusten diote, baina atzo Pozzatok erakustaldia egin eta harrapatu egin zuen. Eta etapa italiarrak irabazi behar zuela zirudienean, tropela gainera etorri zitzaien eta norvegiar handiak irabazi zuen. Columbia taldea ere oso indartsu dabil (Kirchen 2., Ciolek 3.). Garaipenaren zati handi bat Renshaw taldekideari zor dio Hushovdek �hori onartu zuen�, oso lan ona egin zuen-eta; etapa bukaerako besarkadek argi utzi zuten. Continue reading “Hushovd-Cancellara-Pozzato, eta gaur esprinta”

Murtziarra nagusi

Valverde 2008ko Tourreko 1. etapanNagusitasun handiz Valverde murtziarrak etapa garaipena eta liderraren mallot horia eskuratu zituen atzoko lehen etapan. Hasieran Schumacher eta gero Kirchen saiatu baziren ere, Valverdek bere bizikleta “flamantearekin” aurre hartu zien guztiei azken ehun metroetan.

Bagenekien Valverderi bukaera hau egoki zetorkiola, baina irakurri nion beharbada ez zutela nahi lehen egunean liderraren mallota eskuratzerik nahi horrek eskatzen duen arduragatik. Kontuak kontu, lehen egunean soinean jarri duela (portzierto, ez al zioten lau bat taila handiagoko mallota jantzi podiumean?). Continue reading “Murtziarra nagusi”

Lehen etapako sailkapenak, bihar

TropelaAmaitu da aurtengo Tourrerako kiniela egiteko epea eta iazko marka guztiak hautsiz denon artean zortzi mila kidetik gorako Tropela osatu dugu, 8.073 kinielakoa hain zuzen. A ze errekorra!

Gaurko eguna (eta gaua) erabiltzaile eta partehartzaileen datuak aztertzen pasako dugu, eta arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak eta beraien kinielak ezabatu egingo dira. Adibidez, datu faltsuak eman dituztenak, kiniela bat baino gehiago egin duten erabiltzaileak eta abar…

Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuegu bihar arratsaldera arte ez ditugula lehen etapako sailkapenak argitaratuko. Eskerrik asko denoi proiektu honetako partaide izan eta tropel handiago bat osatzeko zuen hondar alea ipini duzuelako.

Zorte on guztioi eta onenak irabaz dezala!

Brasiletik Tropela animatzen

Brasiletik ere tropelaren aldeko animuak jaso ditugu. Ez dakit zerrek ematen digun poz gehiago, Brasiletik Tropelaren aldeko aldarria jasotzea edo Brasiletik euskaraz animuak jasotzea. Zalantzarik gabe bigarrena aberasgarriagoa zaigu!

Oier Brasil aldean dabil eta bideotxo hau bidali digu. Zu ere kanpoan zabiltzala edo izango zarela? Ez egin zalantzarik, bidali bideo nahiz argazkiak.

Seguru asko eta asko izango zaretela Pirineotara Tourra jarraitzera joango zaretenak ere. Horiek ere gustura jasoko ditugu. Seguraski guztien artean zozketaren bat egingo dugu, beraz, argazki kamera eta bideo kamerei hautsa kendu eta bidali nahi duzuena!

(Hurrengo egunetan informazio gehiago)