Frantziako Tourrean egin genuen bezala, Espainiako Vueltan ere zuengana jotzen dugu laguntza eske. Aurten ere Tropela Elkarteak kamiseta eder batzuk atera ditu udan (eta udazkenean) janzteko. Kamiseta hauen salmentarekin ateratako diruarekin ditugun gastuak kubritzea dugu helburu: hosting-a, telefono deiak eta abar.
Diseinu aldetik oso ederrak dira eta koloreei dagokienez udarako aproposak, kolore bizi-biziekin. Mutilen kamisetetan lima kolorekoak eta laranja kolorekoak (hauek ia agortu dira) dituzue aukeran eta nesken modeloan berriz kamisetak zuriak dira. Nesken kamisetak ere oso gutxi geratzen dira, talla konkreturen bat. Guztiek Tropelaren logoarekin jokatuz egindako marrazki bat dute. Mutiletan aurrealdean erdi-erdian doa marrazkia zuri eta beltzez eta nesketan berriz, behealdean doa marrazkia eta berdea eta beltza konbinatzen dira.
Orain artean arrakasta ona izaten ari dira kamisetak eta hemendik aprobetxatu nahi genuke erosi duzuen guztioi eskerrak emateko. Orain, ea denon artean kamiseta guztiak agortzen ditugun! Continue reading “Tropelean joateko, Tropeleko kamiseta!”